lunes, 2 de marzo de 2015

Astebukaerako emaitzak

MUNGIAKO DUATLOIA (5-10-2,5km)
Mungian ospatu zen 2015. denboraldiko hirugarren duatloia eta bertan gaur egun taldeko hiru duatleta onenak diren Jokin eta Garate anaiak izan genituen. Hiruen denborei eskeo taldezka hirugarren amaitu genuen. 

4. Jon Garate 1h01'07''
15. Mikel Garate 1h03'12''
23. Jokin Sudupe "Pio" 1h03'53''


SAILKAPENAK

ZUZENIEN IGOERA BERTIKALA (3,3km +850m)
Josu Agirregabiria eta Aitor Beneitez "Tertzio" beraien lehenengo esperientzia bizi zuten igoera bertikal batean. Batak aurten helburu bezala mendi lasterketak eta besteak Ironman erdiak, baina biak ala biak ilusioz beteta.

76. Josu 44'19''
157. Tertzio 53'57''


SAILKAPENAK


MANUEL MATEOS MEMORIALA (10,5km)
Iñaki Elolak sekulako lasterketa egin zuen hamahirugarren postuan amaituz eta 38'40'' denbora eginez.

SAILKAPENA

miércoles, 25 de febrero de 2015

Zumaiako Herri Lasterketa (5km/10km)

Joan den larunbatean Zumaiako Herri Lasterketa ospatu zen 5km eta 10km-ko distantzietan. Hainbat taldekide izan genituen lehian eta Mikel Garatek 5 kilometroko lasterketan bigarren amaitzea lortu zuen. Zorionak Mikel!
 
 

jueves, 19 de febrero de 2015

Sopelanako Duatloi Sprinta

Joan den Larunbatean ospatu zen Sopelanako duatloi sprinta. bertan Pio eta Garate anaiak izan genituen.
 
8. Jon Garate Badiola 58'53''
39. Jokin Sudupe "Pio" 1h02'29''
 
Mikel Garatek erretiratu beharra izan zuen arazo fisikoak medio.
 
Asan beharra dago, aurten Jon Garate Azkoitri Triatloi Klubarekin lehiatuko dela ofizialki, naiz eta bera izatez Ormaetxea Txirrindulari Elkarteko kide izan.
 
 



lunes, 2 de febrero de 2015

2014. urteko Euskal Herriko Duatloi eta Triatloi sailkapenak

 
Joan den Igandean ospatu zen Irunen 2014. Euskal Herriko Duatloi eta Triatloi zirkuituetako sari banaketa. Azkoitri Triatloi Klubari dagokionez Asier Disdira triatloiko beterano 1 mailan bigarren sailkatua izan zen eta Azkoitri Triatloi Kluba taldekako duatloiko zirkuituan hirugarren Pio, Garate eta Bitturiren sailkapenei esker. Zorionak laukote!
 
 
Bestalde, beste talde batzuetan dauden azkoitiarrekin argazkia atera genuen. Iñaki Loinaz (Saltoki Trikideak) triatloiko 23 urtez azpiko mailan irabazle izendatu zuten. Juan Ignazio Alkorta (Zumaiako Triatloi Taldea) triatloiko beterako 2 mailan bigarren sailkatu zen. Azkenik Jorge Alkorta (Zumaiako Triatloi Taldea) triatloiko beterano 3 mailan lehenengo postuan sailkatu zen. Zorionak guztiei!

lunes, 19 de enero de 2015

Oñatiko 100x100 eta Garingo mendi lasterketan irabazle

Joan den Larunbatean Oñatiko Triatloi Taldeak antolatutako 100x100 igeri frogan izan giñen beste lau triatloi taldeekin batera. Lehia polita izan genuen Arrasateko Antxintxika Triatloi taldearekin eta azkenean irabazle suertatu giñen. Ondoren afari merienda zoragarri bat prestatu ziguten Oñatiko lagunek. Eskerrikasko!

1.- Azkoitri Triatloi Kluba: 2h 13min 37seg (1:20/100m)
2.- Antxintxika Triatloi Taldea: 2h 14min 19seg (1:20/100m)
3.- Tolosako Triatloi Taldea: 2h 18min XXseg (1:22/100m)
4.- Oñatiko Triatloi Taldea: 2h 21min 21seg (1:24/100m)
5.- Triku: mujeres triatletas: *azken erreleboa taldekide guztiek batera egin zuten

KRONIKA.



Bestalde, Imanol Larrañaga "Bitturi"k goi mailan lehiatzen jarraitzen du eta Garinko mendi lasterketan irabazle izan zen.Zorionak Biktorius!




 
SAILKAPENA
ARGAZKI GEHIAGO (800)

domingo, 11 de enero de 2015

Gabonetako hainbat lasterketa

Duatloiak eta triatloiak gero eta gertuago dauzkagu. Bitartean taldekideak inguruko hainbat lasterketatan parte hartu dute:

Gasteizko Maratoi erdian izan genituen Ixka eta Tertzio


Bergarako San Silbestre Trailean Bitturi eta Gari izan genituen. Bitturi beste behin ere irabazle, baina oraingo honetan Iñigo Larizen aurretik. Hauek dagoeneko hitz haundiak dira... Zorionak Biktorius!



Azpeitiko San Silbestrean berriz taldekide asko izan genituen. Batzuk marka hon bat egiteko asmoz eta beste batzuk lagun, neskalagun edo dena delakoari laguntzen.












martes, 2 de diciembre de 2014

Donostiko Maratoia eta Maratoi Erdia

 
Joan den Igandean Donostin ospatutako maratoi erdi eta maratoiean hainbat taldekide izan genituen.
 
Maratoi erdia
10. Imanol Larrañaga "Bitturi" 1h11'49''
743. Naiara Perez 1h41'02''
145. Jose Luis Garate "Pepe" 2h10'46'' (Aitziber Aizpuruari laguntzen)
 
Maratoia
2045. Jone Garate 3h45'21''
 
Zorionak guztiei!