martes, 4 de abril de 2017

Eibarko Duatloia (Euskadiko Duatloi Sprint Txapelketa) eta Azkoitia-Azpeitia

EIBARKO DUATLOIA
Joan den larunbat arratsaldean ospatu zen Euskadiko azken hirugarren duatloia (Aizarnazabal eta Azkoitia falta dira). Bertan lau taldekide izan ziren lehian. Eguraldia nahiko kaxkarra izan zuten, baina ez zen inongo arazorik izan froga behar bezala burutzeko. Garate eta Aiztitxok lehendabiziko 25 postuetan sartzea lortu zuten. Andreu, Mungiako erorikoaren ondoren berriz ere lehiara bueltatu zen eta maila onean gainera. Manexek, bere lehendabiziko duatloi denboraldian esperientzia pilatzen jarraitzen du eta denbora polita egin zuen.


Sailkapenk orokorra

Taldezka berriz, zazpigarren postua lortu genuen puntuatu genuen 20 taldetatik.

Lehendabiziko zazpi taldeak
Taldekako sailkapena





AZKOITIA-AZPEITIA
Bestalde, 16 taldekide izan genituen Azkoitia-Azpeitia lasterketan. Carmona, Iturzaeta eta Pineda 8,1 kilometroko lasterketan izan ziren eta beste 13 taldekide maratoi erdian.

8,1km
26. Iker Carmona 31'43''
60. Iban Pineda 34'52'
61. Aitor Iturzaeta 35'03''

Maratoi erdia
45. Jokin Sudupe 1h15'57''
47. Aitor Sotil 1h16'31''
54. Andoni Ibarbia 1h17'32''
77. Iker Segurola 1h19'44''
96. Xanet Albizu 1h21'58''
117 Ouhan Otaegi 1h23'11''
156. Alex Arrieta 1h25'39''
165. Iñaki Elola 1h26'39''
187. Ion Oteiza 1h27'39''
190. Joseba Exposito 1h27'55''
196. Aitor Beneitez 1h28'03''
265. Egoitz Segurola 1h30'53''
494. Ander Alkorta 1h42'35''






Eskerrik asko Antonio Carmonari argazkiengaitik!



miércoles, 29 de marzo de 2017

Ermuko Duatloia


Joan den Larunbatean Ermuan ospatu zen sprint distantziako duatloian Garate eta Manex izan genituen. Egun hotza eta euritsua zuten aurretik duatloi zirkuituko azken hirugarren froga zen honetan. Mikel Garate, berriz ere, maila altuan dabilela erakutsi zigun joan den urtean lesio batn ondorioz  duatloirik lehitu gabe geratu ondoren. Bostegarren postuan egin zuen sailkapen orokorrean (1h09'56''). Duatloi zirkuituko sailkapenean zazpigarren postuan aurkitzen da (1521 puntu) eta nahiz eta zaila izango duen hiru honenen artean sartzea, seguru azken unerarte ez duela amore emango.

Bestalde, aurten duatloietan lehendabizikoz lehian hasi den Manex Larrañagak, lehenengo korrikako segmentua 46. postuan amaitzea lortu zuen, baina erretiratu beharrean aurkitu zen. Animo Manex!






Argazki gehiago www.festak.com

miércoles, 22 de marzo de 2017

Gernikako Duatloia

Joan den astea ospatu zen Gernikako Duatloia Sprint distantzian. Aurten, berrikuntza bezala, bi lasterketa zeuden. Bata "Elite", eta Espaiñiako Txapelketarako puntuagarria zena eta bestetik "Grupos de edad" deritzona. Aipatzekoa, "Elite" lasterketan Espaiñiako duatleta onenetarikoak bildu zirela.

Gure taldetik lau parte hartzaile izan genituen eta guztiek "Grupos de edad" lasterketak hartu zuten parte. Garate irabazle izan genuen eta Pio bigarren. Zorionak mutilak!



"Grupos de edad" podiuma


Taldezka berriz 11. postuan egin geuen aurkeztu ziren 25 taldeetatik.

Lehenengo 14 taldeen sailkapena


Sailkapen orokorra (Bi lasterketak sailkapen berean)

martes, 14 de marzo de 2017

Oñatiko Duatloia (Euskadiko Txapelketa)

Joan den igandean ospatu zen Oñatin Euskadiko duatloi motzeko Txapelketa. Guztira 171 parte hartzaile izan ziren irteera mugan eta 22 erretiratu beharra izan zuten. Oso eguraldi txarra izan den Oñatin.

Pio, Sotil eta Xegu izan ziren gure taldeko ordezkari eta oso papel txukuna izan zuten guztiek. Aipatzekoa Joki Suduperen sailkapen orokorreko 9. postua.


Taldezka 19 taldek sartu zituzte 3 taldekide hemugan eta seigarren postua lortu genuen.

Lehenengo sei taldeen denborak

Informazio gehiago www.triatloi.org



 








viernes, 10 de marzo de 2017

Basauriko Duatloia


Joan den igandean ospatu zen Basauriko duatloi sprinta. Bertan hiru taldekide izan genituen lehian. Aitor Andreu gazteak bizikletako sektorean eroriko bat izan zuen eta hospitalean amaitu zuen. Aitor ongi aurkitzen da eta laister berriz eta bizikleta gainean jartzeko asmoz. Bestalde aipamen berezia 8. postuan amaitu zuen Mikel Garate. Azkenik "Monttek" duatloietako dortsalak batzen eta frogetaz gozatzen jarraitzen du.

Taldezka ezin izen genuen puntuatu, hiru taldekidek helmugaratu behar bai dute.











jueves, 2 de marzo de 2017

Mungiako Duatloia

Joan den larunbatean Mungian ospatu zen zirkuituko hirugarren duatoi puntuagarria. 6 taldekide izan genituen eta hauen artean Manex Larrañaga eta Aitor Andreu. Biek ala biek debuta egin zuten duatloien eta taldeko kide bezala. Animo bikote!

Taldekide onena Jokin Sudupe "Pio" izan zen 20. postuan eta taldezka Pio, Garate eta Andreuren denborei esker, zazpigarren postua lortu genuen.



Sailkapen guztiak www.triatloi.org webgunean