martes, 15 de mayo de 2018

Half Triathlon Pamplona/Iruña

Joan den larunbatean ospatu zen Iruñan bertako distantzia erdiko (1,9-85-19km) triatloia. Aurtengoa laugarren edizioa zen eta urtero bezala hainbat taldekide joan zen bertara lehiatzera. Honako hauek izan dira taldekideek lorturiko emaitzak.

40. Julen Lopetegi 4h22'16'' - 1. (20-24 adin tartean)
66. Andoni Ibarbia 4h30'04'' - 16. (40-44)
99. Garikoitz Uzkudun 4h36'25'' - 12. (35-39)
105. Jose Antonio Circujano 4h37'09'' - 7. (45-49)
Alex Arrieta 4h43'03'' Deskalifikatua
198. Erik Etxeberria 4h49'48'' - 35. (30-34)
235. Egoitz Segurola 4h54'26'' - 41. (30-34)
498. Aitor Beneitez 5h19'08'' - 90. (30-34)
715. Ander Alkorta 5h55'17'' - 130. (30-34)

Aipatzekoa Julen Lopetegik lorturiko 40. postua eta 20-24 adin tartean eginiko lehenengo postua. Lopetegik, joan den urtean triatloiean debutatu ondoren, Iruñan izan du estreinekoz  distantzia ertainarekin kontaktua. Zorionak Lope!!

Sailkapenak


Argazkiak: Naike eta Fototri

Argazki gehiago taldeko Facebookean

Bestalde Oihan Otaegi 2018 STC Shanghai Triathlon JinShan City Beach distantzia olinpikoko (1,5-40-10) triatloiean bigarren sailkatu zen bere adin tartean. Zorionak Oihan!!







martes, 1 de mayo de 2018

Getari, Marbella eta Izarraitz

Atzo eman zitzaion hasierra Euskal Herriko triatloi zirkuituarik Getarian. Joxe Circujano, Egoitz Segurola eta Iker Carmona izan genituan lehian. Taldezka 24. postuan sailkatu giñen.

+info: www.triatloi.org

Iker Carmona

Egoitz Segurola

Jose Antonio Circujano

Bestalde Marbellako distantzia erdiko 70.3 Ironman triatloian Rafael Sudupe, Xanet Albizu eta Joseba Exposito lehiatu ziren.

+info: m.eu.ironman.com

 Expo eta Xanet

Rafa

Azkenik Izarraitzko Mendi Lasterketan Andoni Ibarbia eta Jon Albisu izan ziren 10 kilometroko lasterketan eta Garikoitz Uzkudun eta Haritz Arrizabalaga 25 kilometrokoan.

+info www.kirolprobak.com

Garikoitz
Jon
Andoni
Haritz

lunes, 25 de diciembre de 2017

2017 urtekaria

Hona hemen 2017. urteko Azkoitri Triatloi Klubeko urtekaria. Bertan, taldeak urtean zehar egin dituen ekintzen berri ematen da.







jueves, 28 de septiembre de 2017

Legutioko triatloi krosa

Joan den astebukaeran ospatu zen Legutioko distantzia olinpikoko triatloi krosa. 130 parte hartzailek amaitu zuten froga eta Egoitz Segurola taldekidea 22. postuan helmugaratu zen.
 
22. Egoitz Segurola 2h18'40''
 
 

lunes, 18 de septiembre de 2017

Getariko Salbadore Biatloia

Joan den larunbat eguerdian ospatu zen Getariako Salbadote Biatloia. Parte hartzaileek lehendabizi 550 metro egin behar izan zituzten igerian eta ondoren 3,5 kilometro korrika Getariko kaleetan zehar.
 
20. Joseba Exposito 20'38''
21. Aitor Iturzaeta 20'58''
 
 
Argazkiak: Popeye Channel
 


miércoles, 13 de septiembre de 2017

Sestaoko Triatloia (Euskal Herriko Txapelketa Olinpikoa)




Joan den igande goizean ospatu zen Sestaon 2018. urteko Euskal Herriko distantzia olinpikoko triatloi txapelketa. Bertan lau taldekide izan genituen lehian. Eguraldiagaitik alerta horia emanda bazegoen ere, eguraldia lagun izan zuten lasterketa osoan zehar. Bizikletan haize pixkat izan zuten aurka, baina arazorik gabe.


Sailkapen orokorra

10. sailkatu giñen taldezka, helmugaratutako 14 taldetatik. 







Eskerrik asko argazkiengaitik:

OИA OИAЯI
Objetivo Naranja
Amari Erretratua
festak.com

Argazki gehiago www.festak.com eta Triatlon Sestao Facebookeko orrialdean.

miércoles, 6 de septiembre de 2017

Zumaiako Triatloia


Joan den larunbat arratsaldean ospatu zen Zumaiako Triatloia. Sprint distantzian izan zen urtero bezala eta aurten Euskadiko Txapelketa. 13 taldekide bertaratu giñen arratsalde eder bat pasatzeko asmoz. Abuztuan taldekide gehienek etenaldia hartzen dute eta gehienak normalean baino prestaketa gutxiago izaten dute gainean. Disfrutatzeko triatloia izaten da, lehiatzeko baino.

 
 
Taldeka, helmugaratu ziren  31 taldeetatik 10. izan giñen Andoni, Albi eta Alex Arrietaren denborari esker.

Eta azkenik, zorionak Zumaiako Triatloi Taldeari, urtero bezala, triatloiaren antolakuntza bikainagaitik.

Argazkiak: Antonio Carmona