martes, 27 de abril de 2021

Oñati eta Peñiscolako kronikak

Joan den larunbatean ospatu zen Oñatiko Duatloia. Pandemia dela eta neurri zorrotzak hartu zituzten antolatzaileek eta horien artean lasterketaren formatua aldatzea izan zen. Nahiz eta azkeneko edizioan bezala sprint distantzian ospatu, aurtengoa banakako erlojupekoa izan da.  360 parte-hartzaileak 25 segunduko tartearekin irten ziren, eta ondorioz batzuk lasterketa amaitzen zuten bitartean, beste batzuk hasi egin zuten.

Aurtengoan sailkapen nagusia eta denborak gutxienekoak zirela esan genezake, joan den urteko Martxotik ez bai zen duatloitik ospatzen Euskal Triatloi Federazioko egutegian eta parte hartzea sari bat bezala izan bai da gure taldekidentzat.

Lasterketa, Gizpukoako eta Euskadiko Txapelketa izan zen Sprint distantzian, baina momentuz ez dugu sailkapenen berri.

Eskerrik asko eta zorionak Oñatiko Duatloia antolatzen duen lan taldeari!

Sailkapenak, lasterketa osoaren bideoa eta bideo laburpena







Igandean berriz, Azkue eta Pipo Peñiskolan izan genituen lehian. Kasu honetan Half Distantantziako triatloia izan zen Herrialde Katalanetan ospatu zena. Biek ala biek maila oso altua eman zuten eta 54 eta 43. postuetan helmugaratu ziren hurrenez hurren.





Datorren Maiatzaren 8an hainbat taldekide izango ditugu Zuiako Euskadiko Distantzia Luzeko Txapelketan.

miércoles, 21 de abril de 2021

Bueltan gara! Oñati eta Peñiskolan lehian

Larunbat honetan ospatuko da Oñatin Euskal Herriko Duatloi Zirkuituko lehendabiziko froga. Esprint distantzian burutuko da froga eta Euskadiko Txapelketa izango da.

www.oñatikoduatloia.com

Bestalde, Peñiskolatko Distantzia Erdiko triatloian ere izango da gure taldekideen presentzia igande honetan.

www.halftriathlon.infinitri.es/peniscola

Zorte on asteburu honetan lehiatuko zareten Azkoitritar guztiei!

miércoles, 10 de febrero de 2021

Zumaia - Zestoa - Azkoitia Triatloia

 1995. urtean ospatu zen lehendabiziko aldiz Zumaia - Zestoa - Azkoitia Triatloia distantzia olinpikoan. Azkoitiko Triatloi Taldeko kideek antolatu zuen froga, Gasento Oñederraren gidaritzapean. Lau edizio lehiatu ziren jarrian, baina bi herri ezberdinetan boxesak jartzeak sortzen zituen logistika arazoak medio, 2000. urtean lehendabizikoz duatloi formatuan antolatu zuten froga.


Gure Youtubeko kanalean, 1995, 1996 eta 1998. urtetako triatloietako bideoak zintzilikatu ditugu. Datozen asteetan berriz, duatloietako hainbat bideo zintzilikatuko ditugu.

1995 - I. edizioa 

Iturria: Azkoitiko Udala - Kaito telebista

1996 - II. edizioa

Iturria: Kaito Telebista

1998 - IV. edizioa

Iturria: Gasento Oñederra


lunes, 14 de diciembre de 2020

Elikurekin hitzarmen berritzea, esfortzu frogak egiteko


Dagoeneko hasiak gara 2021. urteko denboraldiari begira. Kirola egiteko beharrezkoa deritzogu gorputzeko motorra lehiarako prest dagoela ziurtatzea. Horretarako, ELIKU Nutrizio Aholkularitzaren laguntzaz, Azkoitri Triatloi Klubeko kide guztiek, ATHLON Bizimodu Osasungarrien Sustapeneko medikuek eginiko esfortzu frogak eta laktatoaren neurketak prezio ekonomikoagoetan izango ditugu Azpeitiako ELIKU Nutrizio Aholkularitzaren zentroan. 

Esfortzu froga bizikletan 73€ balio ditu. Laktatoarekin, 115€

Eskerrik asko ELIKU eta ATHLON!

miércoles, 30 de septiembre de 2020

Bilboko distantzia erdiko triatloia

Joan den larunbatean lau taldekide izan genituen Bilboko triatloian. Half distantziako (1.9km+90km+21km) Espainiako txapelketa izanik, sekulako maila zegoan. Bertan ziren estatu mailako triatleta onenetarikoak.

Gureak lan txukuna egin zuten. Jon Albizuri 70. postuan helmugaratu zen. Andoni Ibarbia 98. izan zen. Alex Arrieta berriz 186. postuan amaitu zuen. Pena izan zen Julen Lopetegiren erretiroa. Bizikletan aurreko postuetan iritsi arren, lesio bat tarteko lasterketa utzi behar izan zuen.

Zorionak mutilak!

 

lunes, 14 de septiembre de 2020

Lasterketetara buelta Santanderren


 Igandean Santanderreko triatloi olinpikoan izan ginen. (1600m+36km+10,6km)

Hiru taldekide izan genituen bertan. Talde sendoarekin joan ginen eta ez zuten hutsik egin.

Julen Lopetegi 13. postuan helmugaratu zen.

Andoni Ibarbia 48.

Eta Jon Albizuri "Pipo" 56 izan zen.

Lastertetan zegoen mailaren ideia bat egiteko nahikoa da irabazlearen izena jakitearekin. Javier Gomez Noya munduko txapeldun 5 aldiz izandakoak irabazi zuen.

Zorionak mutilak!





miércoles, 6 de mayo de 2020

AZKOITRI TRIATLOI KLUBA - ABESTIA

Duela hiru urte Azkoitri Triatloi Klubak 25 urte bete zituen (1992-2017). Horren harira, taldeko abestia sortzea erabaki genuen. Abestia,  Azpeitiko 2noisy Estudioan grabatu zen Ezinean taldeko Iban Amenabarren  gidaritzapean. Ea gustoko duzuen!

Letra:
Zenbat urte, zenbat jende, zenbat irrifar, zenbat neke!
Bakoitza bere neurrian, bakoitza bere helburuekin, arnasaldi bakoitza barrua betetzeko!

Zenbat pauso, zenbat indar, zenbat izerdi, zenbat arnas!
Zergaitik hainbeste neke, zergaitik hainbeste denbora, kirolak bizirik sentiarazten gaituelako!

Azkoitiko triatloi taldeko partaide, bihotz taupada bakoitza sentiaren alde!
Izerdiz busti baina, ito gabe!

Hainbat ta hainbat urtetan, hamaika kilometro, hamaika sentimendu!
Igeri bizikletan, korrika kirolari esker, bizitzaren lehian gozatuz!

Hainbat ta hainbat urtetan, hamaika kilometro!
Hainbat ta hainbat urtetan, hamaika sentimendu!
Igeri, bizikletan, korrika lasterketan!
Kirola bihotzean, bihotza kirolean!

Hainbat ta hainbat urtetan, hamaika kilometro!
Hainbat ta hainbat urtetan, hamaika sentimendu!
Igeri, bizikletan, korrika lasterketan!
Kirola bihotzean, bihotza kirolean!