miércoles, 28 de julio de 2021
Navaleon eta Zarautz
lunes, 5 de julio de 2021
IRONMAN 70.3 Les Sables d'Olonne
martes, 29 de junio de 2021
Triatlón la Rioja
Argazkiak: Eider Bereziartua
Argazki gehiago HEMEN
jueves, 17 de junio de 2021
Ecotrimad eta Portugalete
Bestalde, Ander Ostolaza "Montte" eta Haritz Iturzaeta gaztea Portugaleten izan genituen Espainiako Txapelketarako puntuagarriak ziren distantzia sprint eta supersprint triatloietan parte hartzen. Maila izugarria izan zen kategori guztietan, espainiar estatuko triatloilari onenak izan bai genituen bertan. Anderrek ezin izan zuen lasterketa amaitu ea Haritzen 43. ostua lortu zuen bere mailan.
jueves, 3 de junio de 2021
Tradeinn International Triathlon 140.6INN
Joan den igandean Tradeinn International Triathlon 140.6INN ospatu zen Girona eta Costa Brava artean. Espainiako Distantzia Luzeko Triatloi Txapelketa (3,8-180-42,2km) zen eta lau taldekide izan genituen lehian. Andoni Ibarbia, Jon Albizuri, Xanet Albizu eta Joseba Exposito. Andonik erretiratu beharra izan zuen bizikletan izandako matxura baten ondorioz. Josebak distantzia luzean debutatu zuen. Jonek sekulako lasterketa egin zuen.
jueves, 27 de mayo de 2021
Aritzalekuko Distantzia Olinpiko eta Sprinteko Triatloiak
Joan den larunbatean Allotzeko (Nafarroa) urtegiaren inguruetan ospatu ziren Aritzalekuko triatloi sprint eta olinpikoa. Lehendabizi goizeko 8:00tan Alex Arrieta, Iñaki Jauregi, Julen Azkue eta Aitor Beneitezek distantzia olinpikoko (1,5-40-10km) triatloian hartu zuten parte. Azkue igerian lehendabiziko postuan irten zen, baina bizikletan sorturiko arazo fisikoak tarteko, erretiratu beharra izan zuen.
Bestalde, arratsaldean Haritz Iturzaeta gazteak sprint distantzian (0,75-10-5km) hartu zuen parte. Debuteko egunean oso lasterketa ona egin zuen, hogeitazazpigarren postuan amaituz.
GIZONEZKOEN SAILKAPEN OLINPIKOA
Informazio gehiago: www.triatlonaritzaleku.com
martes, 18 de mayo de 2021
Iruñako Distantzia Erdiko Triatloia
Joan den larunbatean ospatu zen Iruñako Distantzia Erdiko triatloia. Lehendabizi 1,9 kilometroko igeriketa egin behar izan zuten Allozeko urtegian. Ondoren 77 kilometroko ibilbide gora beheratsu bat Iruñara bidean eta azkenik 17 kilometro laskerta Iruñan zehar eta ibilbide gora beheratsu bati bi bira emanez. Bertan, zortzi taldekide izan genituen eta guztiek gozatu ahal izan zuten triatloi eder honetaz. Aipatzekoa Julen Azkueren igeriketa saioa. Lehendabiziko postuetan irten zen Eneko Llanos haundiaren atzetik.
Informazio gehiago: www.triatlonpamplona.es
Frogako bideo laburpena: