lunes, 6 de septiembre de 2021
Bi kulote zozketan
martes, 10 de agosto de 2021
Medina de Rioseco (Valladolid)
Asteburuan Medina de Riosecoko (Valladolid) half distantzian izan gara.
Bi ordezkarirekin joan gara. Xanet Albizu eta Joseba Exposito.
1.9km igeri Mantxako Kanalean, 90km bizikletan lautada lehorretan eta 21km korrika kanalaren inguruan.
Xanetek arazo fisiko batzuengatik utzi beharra izan zuen bizikletan amaitu bezain pronto.
Expok berriz 51. postuan bukatu zuen.
Aurtengoan maila altuko triatletak gerturatu dira eta erakustaldi polita eman dute.
miércoles, 28 de julio de 2021
Navaleon eta Zarautz
lunes, 5 de julio de 2021
IRONMAN 70.3 Les Sables d'Olonne
martes, 29 de junio de 2021
Triatlón la Rioja
Argazkiak: Eider Bereziartua
Argazki gehiago HEMEN
jueves, 17 de junio de 2021
Ecotrimad eta Portugalete
Bestalde, Ander Ostolaza "Montte" eta Haritz Iturzaeta gaztea Portugaleten izan genituen Espainiako Txapelketarako puntuagarriak ziren distantzia sprint eta supersprint triatloietan parte hartzen. Maila izugarria izan zen kategori guztietan, espainiar estatuko triatloilari onenak izan bai genituen bertan. Anderrek ezin izan zuen lasterketa amaitu ea Haritzen 43. ostua lortu zuen bere mailan.
jueves, 3 de junio de 2021
Tradeinn International Triathlon 140.6INN
Joan den igandean Tradeinn International Triathlon 140.6INN ospatu zen Girona eta Costa Brava artean. Espainiako Distantzia Luzeko Triatloi Txapelketa (3,8-180-42,2km) zen eta lau taldekide izan genituen lehian. Andoni Ibarbia, Jon Albizuri, Xanet Albizu eta Joseba Exposito. Andonik erretiratu beharra izan zuen bizikletan izandako matxura baten ondorioz. Josebak distantzia luzean debutatu zuen. Jonek sekulako lasterketa egin zuen.


































