martes, 14 de marzo de 2023

Añorgako Duatloia / SPRINT / Gipuzkoako Txapelketa


Joan den igande goizean eman genion hasiera 2023. urteko duatloi denboraldiari Añorgan. Lau taldekide izan genituen lehian Gipuzkoako Txapelketa zen Sprint (5-20-2,5km) distantziako duatloi honetan. Inhar Subinas eta Alex Sudupek Azkoitriko koloreekin debutatu zuten.

🥉 Haritz Iturzaeta hirugarren sailkatu zen Junior mailan.

Taldeka 7. postuan lortu genuen helmugaratutako 9tik.

SAILKAPENAK

📸 ionzugastifoto.com

Instagram: ionzugasti














martes, 3 de enero de 2023

2022. urteko urtekaria / 30. urteurrena (1992-2022)

Aurten 30 urte bete ditugu gure sorreratik. Mugarri hau ospatzeko, 2022. urtean zehar taldearen inguruko hainbat gertakizun batu ditugu honako dokumentu honetan.

Eskerrik asko beste behin, taldeko patrozinatzaile zareten DOMUSA TEKNIK, INISA AUTOMATION, BIELE GROUP, Errotaundi Okindegia, Txintxu Gozotegia, Sidenor eta Tien 21Larramendiri.

Urtea amaitzeko, San Silbestreak!

Joan den Abenduaren 31an, hainbat San Silbestretan hartu genuen parte. Alde batetik, goizean zehar Azpeitiako lasterketan taldekide pila bat izan genituen lehian. Arratsaldean berriz, Vanessa Zumarragako San Silbestre mixtora joan zen eta Xanet eta Joseba Zemagako lasterketan hartu zuten parte.

ZUMARRAGA

 

ZEGAMA

AZPEITIA











miércoles, 21 de diciembre de 2022

Gipuzkoako Triatloi eta Duatloi Txapelketako sari banaketa

Gipuzkoko Triatloi Federazioak joan den ostiral arratsaldean banatu zituen 2022. denboraldiko Gipuzkoako Txapelketetako sariak. Donostiako Kirol Etxean izan zen ekitaldia eta bertan hiru taldekide izan genituen garaikurrak jasotzen: Haritz Iturzaeta, Aitor Sotil eta Vanessa Cerrajero.

Zorionak hirukote!

Emaitzak eta sari banaketako argazkiak:

HARITZ ITURZAETA
Duatloia - Esprint distantzia: 1º JUNIOR MAILA (Zizurkil)
Duatloia - Distantzia motza: 1º JUNIOR MAILA (Azkoitia)
Triatloia - Esprint distantzia: 1º JUNIOR MAILA (Mutriku)
Triatloia - Distantzia motza: 2º JUNIOR MAILA (Donostia)



AITOR SOTIL
Duatloia - Distantzia motza: 3º BETERANO 1 MAILA (Azkoitia)
Triatloia - Distantzia motza: 1º BETERANO 1 MAILA (Donostia)



VANESSA CERRAJERO
Duatloia - Distantzia motza: 3º BETERANO 1 MAILA (Azkoitia)

martes, 29 de noviembre de 2022

Azkoitian eta Donostian korrika

 Azkoitiko Lasterketa

Joan den larunbatean, gure Raka Maraton KE-ko lagunek antolaturiko 10 kilometroko lasterketan izan ziren hainbat taldekide. Hauen artean, 2023. urterako egin ditugun hainbat fitxaketa berri.

Sailkapena






Donostiako Maratoia eta Maratoi erdia
Bestalde, Donostikoako Maratoian eta Maratoi Erdian beste hainbat taldekide izan genituen.






lunes, 21 de noviembre de 2022

Behobia - Donostia

Joan den Azaroaren 13an, hainbat taldekide lehiatu ziren Behobiatik Donostiara doan 20 kilometroko korrikako ibilbidea. Iñaki Elola izan zen taldeko lehendabizikoa helmuga zeharkatzen.