lunes, 27 de febrero de 2017

Taldeko argazkia 2017

Argazkia: Maxixatzen

Iturzaeta, Joxe, Xegu, Sotil, Dioni, Albi, Oihan, Ote, Beltza, Rafa eta Ixka
Pineda, Ibarbia, Iban, Ander, Ebro, Julen, Carmona, Manex, Andreu eta Expo
Xanet, Garate, Pio, Rote, Montte, Gabi, Azpiazu, Alex, Egoitz, Tertzio eta Iba

domingo, 12 de febrero de 2017

Barakaldoko Duatloia

Gaur eman zaio hasiera Barakaldon, 2017. urteko duatloi denboraldiari. Mikel Garate izan dugu bertan eta sailkapen orokorrean 7. postua lortu du (1h01'10"). Joan den urtean lesio baten erruz ezin izan zuen duatloirik lehiatu, baina aurten indarrez gainezka datorkigu. Aupa Mikel, segi horrela!









lunes, 6 de febrero de 2017

25. urteurren festa

Larunbatean ospatu genuen taldeko 25. urteurrena. Goizean pare bat orduko bizikleta irteera egin genuen eta ondoren Añota Sagardotegian izan giñen bazkaltzen. 27 taldekide bildu giñen eta talde giro paregabea izan zen. Besteak beste, Manex Larrañaga, Ander Ostolaza "Montte", Iba Amenabar "Iba", Iñaki Gabilondo "Gabi JR", Aitor Andreu eta Aitor Azpiazu taldekide berriak gure artean izan genituen. Ongi etorri seikote!
 


 

martes, 13 de diciembre de 2016

Azkoitri Triatloi Klubak 25 urte (1992-2017)

Azkoitri Triatloi Klubak (lehen Azkoitiko Triatloi Taldea) 2017. urtean 25 urte beteko ditu (1992-2017). Hau aitzakitzat hartuta, taldeko logoa berritzea erabaki dugu. Hasierako logoaren esentzia mantendu nahi izan dugu. Kolore txuri-beltza, forma zirkularra... 

Hona hemen logo berria:



martes, 18 de octubre de 2016

Getxoko Triatloia

Joan den igandean eman zitzaion bukaera Euskal Herrian ospatzen diren triatloiei. Bertan taldekide bakarra Aitor Beneitez "Tertzio" izan zen. Hainbat modalitate (Bikoteka, errelebozka...) eta hainbat distantzia zeuden aukeran eta Aitorrek distantzia olinpikoan hartu zuen parte.

Tertziok bigarren irteeran hasi zuen lasterketa, ez bai ziren triatleta guztiak batera irtetetan, eta helmuga gunean 2h12'37'' behar izan zuen helmugara iristea lortu zuten 268 parte hartzaileetatik. 82. postua lortu zuen.





jueves, 13 de octubre de 2016

Bartzelonako Triatloia



Joan den igandean Bartzelonan triatloi festa ospatu zen. Goizean goizetik hasita distantzia super-sprint, sprint eta olinpikoko hainbat froga. Bakarka edo taldean egin zitezken distantzia guztiak. Gure taldekideek distantzia olinpikoa aukeratu zuten. Lehendabizikoa 08:13tan irteten zen eta azkena 09:10tan. Aipamen berezia Xaneten 23 postuari.


23. Xanet Albizu 2h05'56''**
43. Joseba Exposito 2h09'33''
53. Alex Arrieta 2h10'56''
152. Aitor Beneitez 2h17'37''
770. Ander Alkorta 2h36'07''**

**Igeriketan buiarekin arazoak zirela 2.000 metro inguru egin zituzten. Batzuk gehiago, beste batzuk gutxiago.

Sailkapenak