martes, 25 de abril de 2017

Joan den astebukaera hainbat lasterketa

Sevillako Triatloia (1,9-90-21,1km)
Sevillan estreinatu zuten Azkoitriko triatloi denboraldia Ote eta Alexek. Otek distantzie ezagun zuen, vaina Alexek debuta egiten zuen distantzia honetan eta bizikletan indar gehiego xautu eta korrikako ibilbideak izan zituen lanak. Alex, Maiatzaren 20an Lanzaroten ospatzen den Iron Man-ean izango dugu lehian. Zorte on Alex!

31. Ion Oteiza "Ote" 4h42'55''
68. Alex Arrieta 4h53'36''

Sailkapen orokorra






Aizarnazabalgo Duatloia (14-72-7km)
Aizarnazabalen ospatu zen Euskadiko eta Nafarroako Txapelketa izango zena Duatloi Luzean. Bertan Garikoitz Uzkudun " Aiztitxo", Andoni Ibarbia "Abitta" eta Jokin Sudupe "Pio" izan ziren lehian. Aurten Zarauzko triatloi taldeak hartu dio erreleboa Aizarnabazaleko herritarrei froga antolatzen eta berez Aizarnazabalgo II. Duatloia izan da hau. Duatloi oso gohorra eta aldi berean ikuskizun polita ematen duena ikuslegoarentzat.

30. Garikoitz Uzkudun "Aiztitxo" (3h42'02'')
31. Andoni Ibarbia "Abitta" (3h42'02'')
61. Jokin Sudupe "Pio" (3h52'40'')

Sailkapen orokorra

Taldeka seigarren talderik onena bezala sailkatu giñen amaitu zuten 22 taldeetatik. Euskadiko laugarren talderik onena Euskadiko Txapelketan

Taldekako sailkapen orokorra




Argaziak: Baxurde Txiki Triatloi Taldea

Terres de L'Ebreko Triatloia (3-90-20km)
Tarragonan ospatutako olinpikobikoitz neurriko triartloian izan genituen Xanet eta Expo. Xanet distantzia honetan ibilia zen, baina  aldiz, Exporen lehenengo kontantua zen eta triatloi bikaina egin zuen.

Xanet Albizu (4h46'00'') Ez da sailkapenean agertzen
119. Joseba Exposito (5h10'10'')

Sailkapen orokorra







Argazkiak: Pana

Larragako Duatloia  (5-20-2,5km)
Azkenik, Aitor Beneitez "Tertzio" oporretatik buelta aprobetxatuz, Villa de Larragako duatloi sprintean izan zen. 2014. urteko Azkoitiko Duatloitik, duatloietan lehiatu gabe zegoen eta hasera hasieratik duatloietan egoten den erritmo bizia gogorra egin zitzaion. Aspaldiko sentsazioak gogoratuz. Hala eta guztiz ere, gustora egindako lanarekin eta konpetizioko kilometroak batuz Zarauzko Triatloiko helburu nagusiarekin.

55. Aitor Beneitez Sagarzazu 1h12'30''


Argazkiak: Sorkunde Uzkudun

Sailkapen orokorra

No hay comentarios:

Publicar un comentario