Joan den larunbatean ospatu zen Zarauzko triatloi mitikoa, distantzia olinpiko bikoitzean (2,9-78-21km). Hainbat taldekide izan genituen lehian eta aipatzekoak Andoni Ibarbiaren bigarren postua Beterano 1 mailan eta Julen Lopetegiren bigarren postua 23 urtez apiko mailan. Azkenik, baita ere oso aipagarria, Andoni, Lope eta Alexen denborei lorturiko taldekako 4. postua 46tik. Zorionak!
No hay comentarios:
Publicar un comentario