jueves, 5 de julio de 2018

Donosti eta Mutrikuko triatloiak

Donostia (Triatloi olinpikoa)
Joan dela bi aste Onditzen omenezko triatloi olinpikoa ospatu zen Donostian. Giro paregabea triatloiz gozatzeko, nahiz eta korrikako ibilbidea apur bat gogorra egin beroa zela eta. Aipatzekoa Xanet Albizuren 30. postua. Duela hiru aste Logroñon erleen ziztadekin izan zuen zorte txarra eta gero, triatloi bikaina egin zuen. Taldekako sailkapenean 6. postuan amaitu genuen, helmugaratutako 56 taldeetatik.





SAILKAPENAK

Mutriku (Triatloi Sprinta)
Joan den larunbatean Mutrikun izan genituen hiru taldekide. Bizikletako ibilbide amaieran sekulako euri jasa izan zuten. Taldekako sailkapenean 16. amaitu zuten helmugaratutako 19 taldetatik.




SAILKAPENAK

No hay comentarios:

Publicar un comentario