lunes, 25 de marzo de 2019

Oñatiko duatloia



Joan den larunbatean ospatu zen Oñatiko distantzia motzeko duatloia, aurten Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketa zelarik. Hasteko, herriko kaleetan 5 kilometroko ibilbide bati bi bira eman zizkioten korrika, ondoren herri inguruko errepideetan 37 kilometro zirkuitu bat burutu zuten bizikletan eta azkenik 5 kilometro korrika hasierako korrilako ibilbideari bira bat emanez.
 
Giro bikaina izan zen herriko kaleetan eta bizikletako ibilbideko maldarik gogorrena zegoen gunean. Eguraldia ere lagun izan zen eta eguna borobiltzeko, taldekideek banakako sailkapen oso onak izan zituzten eta taldeka bi sarirekin etxeratui giñen.

12. Jokin Sudupe

22. Julen Lopetegi

29. Andoni Aranaga

110. Ander Ostolaza

127. Manex Larrañaga


Sailkapen orokorra

Taldezka bi sari etxeratu ditugu Jokin, Julen eta Andoniren denborei esker. Alde batetik, Gipuzkoako txapeldunak gara duatloi distantzia motzean.




Eta bestalde, Euskadiko hirugarren talderik onena izatea dugu ANB eta ARABATRI goi mailako taldeen atzetik.


Taldekako sailkapena

Banakakoan ere sari batekin etorri dira taldekideak. Julen Lopetegi 23 urtez azpiko kategorian Euskadiko hirugarren onena bezala helmugaratu zen.



Txalotzekoa, beste behin ere,  Oñatiko duatloiaren antolakuntza. Chapeau!

Argazkiak: Oñatiko Duatloia eta Naikefoto

Argazki gehigo taldeko Facebookeko orrialdean

No hay comentarios:

Publicar un comentario