Joan den astebukaera oso oparoa izan da.. Lehendabizi, larunbat goizean Azkoitiko Zazpi Frontoietan 2022. denboraldiko taldeko argazkia atera genuen. Pandemiaren erruz, azkeneko bi urteetan ezin izan dugu taldeko argazkirik atera, baina iritsi da momentua. Bestalde, larunbat arratsaldean Erandiko Duatloian izan gara. Erandion eman zaio hasiera Euskadiko Duatloi Zirkuituari. Azkenik, Zestoako Kobaz Kobaz Trail frogan ere izan ditugu hainbat taldekide.
TALDEKO ARGAZKIA
ERANDIOKO DUATLOIA
Larunbat arratsaldean eman zitzazion hasiera Euskadiko Duatloi Zirkuituari. Zirkuitua 15 frogaz osatuta dago eta froga horien artean gure klubak antolatzen duen Azkoitiko Duatloia eta Azkoitiko Duatloi Herrikoia daude. Erandion, Haritz Iturzaeta, Andoni Aranaga eta Garikoitz Uzkudun izan ziren lehian. Lasterketa txukuna egin ziten hiruek eta taldeko ekipazio berriak estreinatu zituzten.
KOBAZ KOBA TRAIL
Bestalde, igandean Zestoan ospatu zen Kobaz Koba Trail laskerteketan, hainbat taldekide izan genituen. Bi froga egon ziren, bata 25 kilometrokoa eta bestea 15ekoa. Nahiz eta euririk ez egin azken egunetan, lokatz dezente zegoen ibilbidean eta gure taldekideek gozatu ederra hartu zuten. Vanessak txorkatila okertu zuen azkeneko kilometroetan eta hala eta guztiz ere amaitzea lortu zuen. Zorionez ez du hausturarik eta aste batzutan txorkatilari deskantsu eman beharko dio. Animo Vanessa!
No hay comentarios:
Publicar un comentario