lunes, 23 de mayo de 2022

Marbella, Aritzaleku eta Getaria

Joan den astebukaeran Aritzalekun (Nafarroa), Marbella (Andaluzia) eta Getarian izan gara.

Azkue, Xanet eta Expo, Marbellako half distantziako Ironman 70.3 triatloian izan ziren. Hirurak ere oso gustura itzuli dira. Aipatzekoa Julen Azkuek bere adin mailan 5. sailkatuta, Utah-n ospatuko den munduko txapelketarako sailkatu dela. 


Maialen Azpiazu taldekide berria, Aritzalekuko Sprint distantziako triatloian azpitxapeldun izan genuen. Zorionak Maialen! Aranaga, Ibarbia eta Uzkudun distantzia Olinpikoan lehiatu ziren.



Azkenik, taldekide pila bat Getariako Sprint distantziako triatloira gerturatu ziren. Aipatzekoa taldekako laugarren postua. Oso maila altuko triatletak aritu ziren lehian eta ez da meritu makala 31taldetik 4. egitea. Zorionak talde!


Argazki gehiago taldeko Facebookeko orrialdea


No hay comentarios:

Publicar un comentario