miércoles, 29 de junio de 2022

Asteburu benetan oparoa

DONOSTIAKO TRIATLOI OLINPIKOA

Hainbat taldekide izan ziren Onditzen oroimenezko triatloian. Xavier Barrerak bizikletako ibilbidean erorikoa izan zuen eta ezin izan zuen lasterketa amaitu. Ez zuen lesio larririk eduki eta larunbat honetan Legution izango da. Animo Xavi!

Bestalde, Euskadiko eta Gipuzkoako Txapelketa lehiatu zen distantzia olinpikoan eta sailkapenei dagokienez honako emaitza hauek lortu zituzten gure triatletek:

Haritz Iturzaeta = Euskadiko Txapeldunorde eta Gipuzkoako Txapeldunorde junior mailan

Aitor Sotil = Euskadiko hirugarren eta Gipuzkoako Txapeldun Beterano 1 mailan

Andoni Aragana = Gipuzkoako hirugarren Beterano 1 mailan

Sailkapenak

 Argazkiak










 DONOSTIAKO TRIATLOI HERRIKOIA

Desireé Odriozolak bere lehendabiziko triatloia lehiatu zuen Donostian. Supersprint distantzian izan zen eta gustora itzuli zen etxera. Zorionak Desireé!

Sailkapenak

Argazkiak


ELGOIBARKO NAHASTE BORRASTE

Kepa Castro Elgoibarren lehiatu zen Nahaste Borraste frogan. Elgoibar eta Mendaron bizi edo lan egiten dutenentzat Kimetz Elkartean antolaturiko froga herrikoia. 7 kilometro bizikletan, 400 metro korrika 25 kiloko zakuarekin soinean (emakumezkoek 15 kilo) eta amaitzeko 1,5 killometro korrika

Sailkapena, argazkiak eta laburpen bideoa

 



NIZAKO IRONMANA

Alex Arrietan Nizan (Frantzian) Ironmana burutu zuen. Ez zuen lehendabiziko aldia Ironman distantziako triatloia egiten zuela. 10h31'18''-ko denborarekin helmugaratu zen. Zorionak Alex!

Sailkapena




RIOJA TRAIL - ALTO NAJERILLA Y URBIÓN

Naiara Perez Errioxan izan genuen Trail bat egiten.

Sailkapena






No hay comentarios:

Publicar un comentario