Joan den astebukaeran Bilboko eta Getxoko frogetan izan giñen. Alde batetik, Bilbon distantzia erdiko eta olinpikoko triatloiak ospatu ziren eta distantzia erdiko Aquabike. Bestalde, Getxon distantzia olinpikoko Euskadiko txapelketa ospatu zen.
Bilbon, Maialen Azpiazu, Andoni Ibarbia eta Jon Albizuri distantzia olinpikoan lehiatu ziren. Haritz Iturzaeta distantzia olinpikoan eta Aitor Iturzaeta Aquabikean. Jon Albizuri beterano 1 mailan (40-49 urte) hirugarren sailkatua izan zen. Maialen Azpiazu berriz sailkapen orokorrean bostgarrena izan zen.
Aitor, Andoni, Jon eta Haritz
Maialen Azpiazu bostagarren saria jasotzen
Getxon, Vanessa Cerrajeno, Jose Antonio Circujano eta Aitor Beneitez izan genituen lehian. Jose Antonio beterano 2 mailan (50-59 urte)Euskadiko hirugarren sailkatu zen. Zorionak Joxe!
Argazkiak: @leticiafernandez_photo
No hay comentarios:
Publicar un comentario