martes, 26 de marzo de 2013

Azkoitia Azpeitia lasterka

Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian zein 7,5 kilometroko lasterketan hainbat taldekide izan genituen lehian. Aipatzeko Jokin Sudupe "Pio"ren 78. postua 1:20:40ko denborarekin.





Ermuko Duatloia

Imanol Larrañaga "Bitturi" Euskadiko Txapeldun bihurtu da Sprint distantziako duatloiean (5 - 20 - 2,5). Joan den Larunbatean Ermuan ospatu zen duatloiean garaile izan zen "Bitturi", Ander Agirre eta Mikel Elgezabal triatleta profesionalaren aurretik. Hilabeteak zeramatzan "Bitturi"k goi mailan konpetitzen eta lehenago edo beranduago iritsi behar zuen honelako notizi on batek.

Taldeko kide diren Mikel Garate eta Iñaki Alkorta "Tili"k ere oso maila ona eskaini zuten. Garatek seigarren amaitu zuen eta "Tili"k hamaikagarren. Hiruen denborei eskei Azkoitiko Triatloi Taldea Euskadiko azpitxapeldun bilakatu zen Arrasateko Antxintxika taldearen atzetik.

ZORIONAK HIRUEI! MAKINAS!!






domingo, 17 de marzo de 2013

Oñatiko Duatloia


Atzo Oñatin ospatu zen Oñatiko XXII. duatloiean 9 taldekide izan ziren lehian. Garatek lehenengo segmentuko 6. kilometroan lasterketa utzi beharra izan zuen arazo fisikoak medio eta Txanpañak bere aurtengo duatloi debutean bizikletako arazoak izan zituen eta lasterketa utzi beharra izan zuen bizikletako segmentua asi eta segituan. Bestalde aipatzekoa Ebro berriz ere duatloietan lehiatzera itzuli dela urtebete lehiatu gabe egon ondoren. ZORIONAK GUZTIOI!


Taldezka 9. amaitu genuen 30tik Bitturi, Loinaz eta Anderren denborei esker.









domingo, 3 de marzo de 2013

2013 Eibarko Duatloia



Joan den larunbatean Eibarren ospaturiko XXII. Duatloiean hamar taldekide izan genituen lehian. Hauek izan ziren indibidualki lorturiko emaitzak:

7 1:01:05 IMANOL LARRAÑAGA LARRAÑAGA
15 1:01:38 MIKEL GARATE BADIOLA
26 1:03:28 JOKIN SUDUPE MENDIZABAL
37 1:04:16 IÑAKI ALKORTA SALEGI
65 1:06:34 ANDER ZUBIZARRETA ORUE
73 1:07:01 JAGOBA KORTA ARANBARRI
95 1:08:07 GARIKOITZ UZKUDUN ASTIASARAN
128 1:12:09 GARIKOITZ ALBERDI GOITIA
146 1:14:39 AITOR BENEITEZ SAGARZAZU
148 1:15:07 IKER EPELDE AGIRRE

Taldezka bigarren postuan amaitzea lortu genuen Antxintxika Triatloi Taldearen atzetik. Gipuzkoako Sprint Distantziako Txapelketa zenez Gipuzkoako bigarren talderik onena izan giñen.

SAILKAPENA

Facebooken

miércoles, 23 de enero de 2013

Azkoitiko XIV. Duatloia 2013

Dagoeneko hasiak gara 2013ko duatloia antolatzen.
 
 
Hainbat gauzen artean zirkuitua aldatu dugu. Korrikako zirkuitua guztiz eraberritua dago eta bizikletako segmentuan berriz Zumarragara joan aurretik Azkarate igo eta jeitsi beharko da bide berritik.
Frogari buruzko informazioa nahi izanez gero www.facebook.com/AzkoitikoDuatloia.
Bertan azken orduko informazio guztia jarriko dugu.
 
Bestalde gogoratu taldeko facebookeko orria ere sortu dugula: www.facebook.com/AzkoitikoTriatloiTaldea
 
Animo!

domingo, 6 de enero de 2013

Denboraldi berria

Dagoeneko badaukagu 2013. urterako taldeko argazki ofiziala!!

Olano, Palu, Loinaz, Edu, Ote, Ander, Iker, Pepe, Azkoitti, Aiztitxo eta Gari
Julen (G Sport), Felix, Garate, Ebro, Albi, Tertzio, Larramendi, Tili, Txartxa, Txanpaña, Iñaki eta Elola

Arrazoi ezberdiñengaitik ezin izan zuten argazkia ateratzera etorri: Bitturi, Pio, Akerra, Jagoba, Jabi eta Xegu

martes, 18 de diciembre de 2012

Hainbat lasterketa

Hainbat taldekide izan ditugu joan den astebukaeran Orio, Gasteiz eta Zizurkilen ospatu diren lasterketetan. Arkaitz Arruti adibidez Orion eta Zizurkilen izan dugu lehian.


Orioko lasterketa 7km
5. Jokin Sudupe 25’05’’
10. Mikel Garate 25’17’’
14. Iker Segurola 25’58’’
22. Arkaitz Arruti 26’59’’


Orioko lasterketa 14km
47.Ander Zubizarreta 57’53’’
49. Jagoba Korta 58’07’’
57. Eduardo Sudupe 59’43’’


Gasteizko Maratoi Erdia
57. Iñaki Loinaz 1h18’33’’
176. Iñaki Gonzalez 1h 26’05’’
311. Mikel Albisu 1h26’10’’
499. Aitor Beneitez 1h29’06’’
1070. Garikoitz Alberdi 1h36’26’’
1141. Imanol Larrañaga 1h37’18’’
2381. Jabier Alberdi 1h51’55’’

Zizurkilgo Gau Krossa 7,5km

16. Haritz Elorza 25’40’’
32. Arkaitz Arruti 26'49''