martes, 30 de julio de 2013

Eduardo Sudupe El Rasilloko triatloiean

Eduardo Sudupe, taldeko beteranoetakoak, joan den Uztailaren 27an Errioxako El Rasilloko triatloi Olinpikoak hartu zuen parte. Aurtengo aurreneko triatloia zuen pasa den urtean bertan estreinekoz triatloian parte hartu ondoren. Orduan sprint distantzian izan zen eta aurten sprint-olinpika tarteko bat antolatu zuten (1200m / 34km / 7 km ).


Igerian nahiko gustora aritu zen, hasierako 300m kenduta: kolpeak, jendea alkarren gainetik pasatzen etb...

 
 
 
Gero bizikleta hartu eta 3 itzuli eman behar izan zizkion zirkuitu bati, eta hor bai sufriu zuela: aldapa ta haize gehiegi. Eta azkenik korrikakoan ere zirkuitu bati 3 itzuli: hasierako buelta gogorra, baño gero ta hobeto sentiu zen denbora pasa ahala eta bukaeran sentsazio onekin amaitu zuen. Azkenean 123. amaitu zuen 2h21'39''ko denborarekin. Zorionak Edu!!
 
 
 
 Denboraldi hasiera izan zen Eduardorentzat Errioxakoa eta bukaera berriz Zumaian emango dio Irailean ospatuko den triatloi olinpikoan. Bertan ATTkoek denboraldi amaiera ospatuko dugu eta ondoren afaltzera joango gara.

Sailkapena


martes, 16 de julio de 2013

Euskadiko Txapeldunak Uratloiean

Larunbat honetan, Uztailak 13, Plentziako herrian uratloia ospatu da, Euskadiko Txapelketa izan delarik modalitate honetan. Euskoman Triatloi Taldeak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatu dute eta sprint (2.5km-1km-2.5km) distantzian lehiatu da.

Bertan Loinaz, Olano eta Aiztitxo izan ditugu eta Euskal Herriko Txapeldun bihurtu dira taldezka. Loinaz bigarren eta Olano hirugarren izan dira 23 urtez azpiko mailan.

8. Iñaki Loinaz 34'08''
11. Garikoitz Uzkudun 34'59''
15. Julian Olano 35'41''

ZORIONAK HIRUROI MAKINAS!!!
 


 

viernes, 12 de julio de 2013

Joan den asteko kronikatxoak

El Rasilloko Uratloia
Ion Oteiza "Ote" eta Julian Olano Azpeitiarrak El Rasilloko (Errioxa) Uratloiean izan ziren joan den larunbatean. Lehendabizi 2,5 korrikan egin zituzten, ondoren kilometro bat igerian eta amaitzeko berriz eta 2,5 kilometroko zirkuituari beste bira bat. Olanok 10. amaitu zuen eta Otek 16. Olanok 23 urtez azpiko mailan lehenengo postua eskuratu zuen. Olano aurten hasi da triatloiak egiten eta argi dago lanean gogor jarraitzen badu hobetzeko margen haundia duela. Zorionak bioi!
 

 
 
Garaiko Iron Man erdia
Bestalde taldeko hiru Errezildarrak azkenengo momentuan Garairako eman zuten izena. Akerrak arazo fisikoak izan zituen eta bizikletako segmentua amaitu orduko erretiratu egin zen. Andoni Ibarbia eta Apalantzak lasterketa amaitzea lortu zuten. Apalantzaren debuta izan zen Iron Man erdi batean, Zarautzen egin behar bai zuen debuta eta marmoken arazoak medio duatloia bihurtu zen.
 
BIDEOA
 
Azkenik Tertzio Getxoko Iron Man erdian izan genuen joan den Igandean. Bere blogeko informazio guztia: www.trioburu.blogspot.com

jueves, 4 de julio de 2013

Donostiko triatloi olinpikoa

 
 
Lan txukuna ATTko kideek eginikoa Donostiko Onditzen oroimenezko triatloi olinpikoan. Iñaki Loinazek beste behin ere sekulako erakustaldia eman zuen. Andoni Ibarbiak lan txukuna egin zuen. Mikel Albisu "Palu"k urteko helburu bezala zuen lasterketa top100ean amaitzea lortu zuen eta gustura bueltatu zen etxera. Aitor Beneitez "Tertzio"-k lasterketa hau Gasteizko IronManerako azken bigarren test bezala erabili zuen eta aurreko urteko denbora ia 9 minututan jeitsi zuen. Iban Urbietak bere lehenengo triatloi denboraldiari amaiera oso txukuna eman zion erditik aurrera sailkatuz. Koldo Larrañagari sekulako triatloia irten zitzaion eta bere kategorian 9. amaitzea lortu zuen. Jose Luis Garate "Pepe" beste triatloi denboraldi bati amaiera txukuna eman zion eta azkenik Jabitok triatloietara bueltatu den denboraldi honetan, nahiz eta korrikan deseroso egin, lasterketa sentsazio honekin amaitzea lortu zuen.
 
Iñaki Loinaz momento hauetan Euskal Herriko Triatloi zirkuituko bigarren postuan aurkitzen da sailkapen absoluto zein 23 urtez azpikoan.
Gehienek triatloi honekin denboraldiari amaiera emango diote eta ondo merezitako oporrak hartuko diztuzte.
 
Zorionak guztioi!!!!
 
Taldezka 15. sailkatzea lortu genuen aurkezturiko 62 taldeetatik.
 
10 2:05:15 IÑAKI LOINAZ GARATE
93  2:17:10  ANDONI IBARBIA
109 2:18:17 MIKEL ALBISU ARRIETA
223 2:25:27 AITOR BENEITEZ SAGARZAZU
329 2:32:03 IBAN URBIETA CAMPOS
406 2:36:08 KOLDO LARRAÑAGA AZPILLAGA
543 2:45:24 JOSE LUIS GARATE GARATE
563 2:47:02 JAVIER ALBERDI ARANGUREN
 
Informazio gehiago: www.triatloi.org
Argazkiak: www.festak.com

domingo, 9 de junio de 2013

"Tertzio"rekin solasaldia

“Tertzio” orain dela hiru urte Azkoitiko Triatloi Taldean sartu eta duatloiak eta triatloiak egiten hasi zen. Lehendabizi duatloiak probatu zituen eta ondoren triatloiak. Ea ba zer duen esateko honako galdera hauei....

-Nolatan hasi ziñen duatloiak eta triatloiak egiten?
Txikitan Azkoitiko Duatloia ikusi nuen eta egia esan ez nuen horrelako frogak egiten zirelaren berririk. Triatloiarena zer esanik ez! Egunen batean Azkoitiko Duatloia egin behar nuela sartu zitzaidan buruan. Triatloiarena berriz burutik pasatu ere ez zitzaidan egiten igerian justu justu egiten bai nuen. Orain dela 3 urte bizi guztian praktikatu dudan futbola alde batera utzi, Azkoitiko Triatloi Taldean sartu eta korrika eta bizikletan orduak sartzen hasi nintzen. Bigarren urtean berriz igeriari ekin nion.

-Zein izan zen lehenengo duatloia?
16 urterekin egin nuen Azkoitiko Duatloia. 2003an. Anaitasunan nenbillen jokatzen Kadete mailan eta astebukaerako partidua ez zenez Duatloiko egun berberean, izena eman eta parte hartzea erabaki nuen. Bizikletan ez nintzen ibiltzen, baina aste batzuk lehenago buelta pare bat eman Zumarraga aldera eta aitaren bizikletarekin aurkeztu nintzen. Oso lasterketa ona egin nuen 110. postuan amaituz eta 3. Juniorra izan nintzen bigarrengoarekiko 2 segundura. Jakin izan banu esprintatu egingo nion jejeje



- Eta lehenengo triatloia?
2011. urtean egin nuen lehenengo triatloia. Donostiko triatloi olinpikoan izan zen. Lehendabizi 1.500m igeritan, ondoren 40 bizikletan eta azkenik 10 km korrika. Igerian 10 bat kilometro entrenatuta aurkeztu nintzen eta banekien igeritan behintzat azkena ez banintz azkenetan irtengo nintzela eta halaxe izan zen, atzetik 10-20 bat lagun edo. Bizikletan Igeldoko igoera oso gogorra egin zitzaidan eta korrikako 10 kilometroak zer esanik ez. Ondarretako hondartzan dagoen termometroak 38ºC markatzen zituen! Lasterketa amaitu nuen eta sekulako satisfazioa.

-Zer moduzko esperientziak izan ziren?
Esperientzia zoragarriak biak, baina triatloikoa are handiagoa izan zen. Edozein duatloi edo triatloi amaitzeak sekulako satisfazioa zorrarazten dit. Gero eta froga luzeagoa, satisfazio haundiagoa sentitzen dut nire buruarengan.

-Sakrifiziorik eskatzen al du kirol honek? Alde onak eta alde txarrak.
Azken fiñean kirola egitea gustoko dut, baina froga gero eta luzeagoa prestatzen egon, gero eta denbora gehiago dedikatu behar diozu entrenatzeari eta honek beste gauzak egiteko denbora kentzen dizu noski. Astean 5-6 aldiz entrenatzen dut eta batzuetan asteko egun guztietan ere entrenatu izan dut.

-Zein da epe motzera duzun helburu garrantzitsuena?
Uztailaren 28an Gasteizeko Iron Man frogan hartu behar dut parte. Mundu honetan sartu nintzenean argi neuken egunen batean distantzia luzeko froga hau egin behar nuela. Lehenengo urtean duatloiak egin nituen, bigarrenean duatloi eta triatloiak eta hirugarren urtean Iron Mana tokatzen zen. Aurten gainera Gasteizekoa antolatu dute eta etxetik oso gertu dagoenez ez zegoen aitzakirik parte ez hartzeko.

-Animatuko al zenuke jende duatloi zein triatloietan parte hartzera?
Dudarik gabe!

Zarautzeko Duatloia

Atzo ospatu zen Zarautzeko Triatloia. Marmokak zirela eta, igeriketako ibilbidea kendu eta froga duatloia izatera pasa zen (9-82-14). Hainbat taldekide izan genituen lehian eta guztiek ere oso postu onak lortu zituzten. Denak, froga amaitu zutenen erdiak baino lehenago helmugaratu ziren. Zorionak guztiei eta ea hurrengo urtean triatloia behar bezala egiteko moduan diren.





martes, 4 de junio de 2013

Ondarruko triatloi olinpikoa

Joan den Larunbatean hamar taldekide izan genituen Ondarruko triatloi olinpikoa egiten. Iñaki Loinazen lehenengo sub23tik segundu gutxira helmugaratu zen. Txanpañak oso triatloia ona egin zuen 16. postuan helmugaratuz. Andoni Ibarbiak Tarragonako IronCat-aren ondoreneko lehehgo triatloia zuen. Akerra, Xegu eta Tertziok Zarautzeko aste honetako triatloirako azkeneko testa zuten. Paluk aurtengo helburu duen Donostiko Onditz triatloirako azkeneko testa. Garik hurrengo astean duen Aritzalekuko IronMan erdirako azkeneko testa. Koldok triatloiak egiteko irrikaz aurten berriz ere triatloiak egiten hasi da. Pepe bere Loiolako kasta erakutsiz.

Taldezka? Aspaldian Federazioko web orrian ez dira ari sailkapenik jartzen.

Zorionak guztiei eta segi gogor entrenatzen!

SAILKAPENA
10 1:55:37 IÑAKI LOINAZ GARATE
16 1:58:22 HARITZ ELORZA LASA
40 2:02:38 ANDONI IBARBIA AIZPURU
61 2:05:04 HARKAITZ ARRUTI EIZAGIRRE
82 2:07:33 MIKEL ALBISU ARRIETA
135 2:12:34 GARIKOITZ ALBERDI GOITIA
145 2:13:53 IKER SEGUROLA USBIAGA
173 2:17:12 AITOR BENEITEZ SAGARZAZU
234 2:25:25 KOLDO LARRAÑAGA AZPILLAGA
262 2:28:30 JOSE LUIS GARATE GARATE