domingo, 9 de junio de 2013

"Tertzio"rekin solasaldia

“Tertzio” orain dela hiru urte Azkoitiko Triatloi Taldean sartu eta duatloiak eta triatloiak egiten hasi zen. Lehendabizi duatloiak probatu zituen eta ondoren triatloiak. Ea ba zer duen esateko honako galdera hauei....

-Nolatan hasi ziñen duatloiak eta triatloiak egiten?
Txikitan Azkoitiko Duatloia ikusi nuen eta egia esan ez nuen horrelako frogak egiten zirelaren berririk. Triatloiarena zer esanik ez! Egunen batean Azkoitiko Duatloia egin behar nuela sartu zitzaidan buruan. Triatloiarena berriz burutik pasatu ere ez zitzaidan egiten igerian justu justu egiten bai nuen. Orain dela 3 urte bizi guztian praktikatu dudan futbola alde batera utzi, Azkoitiko Triatloi Taldean sartu eta korrika eta bizikletan orduak sartzen hasi nintzen. Bigarren urtean berriz igeriari ekin nion.

-Zein izan zen lehenengo duatloia?
16 urterekin egin nuen Azkoitiko Duatloia. 2003an. Anaitasunan nenbillen jokatzen Kadete mailan eta astebukaerako partidua ez zenez Duatloiko egun berberean, izena eman eta parte hartzea erabaki nuen. Bizikletan ez nintzen ibiltzen, baina aste batzuk lehenago buelta pare bat eman Zumarraga aldera eta aitaren bizikletarekin aurkeztu nintzen. Oso lasterketa ona egin nuen 110. postuan amaituz eta 3. Juniorra izan nintzen bigarrengoarekiko 2 segundura. Jakin izan banu esprintatu egingo nion jejeje



- Eta lehenengo triatloia?
2011. urtean egin nuen lehenengo triatloia. Donostiko triatloi olinpikoan izan zen. Lehendabizi 1.500m igeritan, ondoren 40 bizikletan eta azkenik 10 km korrika. Igerian 10 bat kilometro entrenatuta aurkeztu nintzen eta banekien igeritan behintzat azkena ez banintz azkenetan irtengo nintzela eta halaxe izan zen, atzetik 10-20 bat lagun edo. Bizikletan Igeldoko igoera oso gogorra egin zitzaidan eta korrikako 10 kilometroak zer esanik ez. Ondarretako hondartzan dagoen termometroak 38ºC markatzen zituen! Lasterketa amaitu nuen eta sekulako satisfazioa.

-Zer moduzko esperientziak izan ziren?
Esperientzia zoragarriak biak, baina triatloikoa are handiagoa izan zen. Edozein duatloi edo triatloi amaitzeak sekulako satisfazioa zorrarazten dit. Gero eta froga luzeagoa, satisfazio haundiagoa sentitzen dut nire buruarengan.

-Sakrifiziorik eskatzen al du kirol honek? Alde onak eta alde txarrak.
Azken fiñean kirola egitea gustoko dut, baina froga gero eta luzeagoa prestatzen egon, gero eta denbora gehiago dedikatu behar diozu entrenatzeari eta honek beste gauzak egiteko denbora kentzen dizu noski. Astean 5-6 aldiz entrenatzen dut eta batzuetan asteko egun guztietan ere entrenatu izan dut.

-Zein da epe motzera duzun helburu garrantzitsuena?
Uztailaren 28an Gasteizeko Iron Man frogan hartu behar dut parte. Mundu honetan sartu nintzenean argi neuken egunen batean distantzia luzeko froga hau egin behar nuela. Lehenengo urtean duatloiak egin nituen, bigarrenean duatloi eta triatloiak eta hirugarren urtean Iron Mana tokatzen zen. Aurten gainera Gasteizekoa antolatu dute eta etxetik oso gertu dagoenez ez zegoen aitzakirik parte ez hartzeko.

-Animatuko al zenuke jende duatloi zein triatloietan parte hartzera?
Dudarik gabe!

No hay comentarios:

Publicar un comentario