sábado, 1 de junio de 2013

II. Azkoitia-Azpeitia erronka

01:00.05 denboran burutu dute proba azpeitiarrek. Lau lagunen artean bizikletan 20 kilometro eta lasterka 10 kilometro egitea, alegia. Azkoitiarrek minutu bat eta 24 segundo gehiago behar izan dute ibilbide bera egiteko: 01:01:29. Bizikletan parekatu samar ibili dira bi herrietako kirolariak, eta korrikako proban egon da aldea, minutu ingurukoa. Giro polita sortu du probak Azkoitiko erdigunean, eta antolatzaileak gustura azaldu dira horregatik. Gainera, helburua bete dutela azaldu dute: “Herrian giroa sortzea eta pike sanoa mantentzea zen gure asmoa, eta pozik gaude. Tabernariek eskatuta antolatu dugu, eta hurrengo urtean ere berriz egingo dugu”.

Azpeitiarren taldea hauek osatu dute: Xabier Salegi Otzaka-k eta Gorka Agirrek (bizikletan) eta Xabat Manzisidorrek eta Xabier Lasa Laxa-k (korrika). Azkoitikoa, berriz, Patxi Mendizabalek eta Imanol Larrañaga Bitturi-k (korrika) eta Arkaitz Arakistainek eta Jokin Sudupe Pio-k.

Info: Azkoitiko Hitza


Laida Beristainek eginiko bideoa

No hay comentarios:

Publicar un comentario