lunes, 14 de marzo de 2016

Oñatiko XXV. Duatloia

Joan den larunbatean Oñatin ospatu zen bertako XXV. duatloiean Aitor Sotil eta Garikoitz Uzkudun "Aiztitxo" izan genituen.

Aitor Sotilek Azkoitri Triatloi Taldearekin debuta egin zuen eta oso lasterketa ona eginda gainea. Sailkapen orokorrean 12. postuan amaitu zuen. Bestalde Aiztitxok 19. postuan amaitu zuen. Biek ere sekulako lasterketa ona egin zuten. Zorionak bikote!


Aste honetan Durangoko distantzia motzeko duatloia ospatuko da. Hasiera batean Maider Oteiza,  Jon Albisu "Albi" eta Jokin Sudupe "Pio" izango ditugu. Zorte on!


Josebak ateratako argazkia

martes, 8 de marzo de 2016

2016. urterako taldeko aurkezpena

Pio, Alex, Dioni, Albi, Akerra, Edu eta Iban
Karmona, Sotil, Andoni, Rafa, Txartxa, Oihan eta Iska
Orbe, Txanpa, Txikiya, Xanet, Egoitz, Tertzio eta Ander

Joan den larunbat goizean 2016. urterako Azkoitri Triatloi Klubaren aurkezpen ofiziala egin genuen eta 21 taldekide biltzea lortu genuen. Ondoren bertan 10:00tako bat eginez eman genien amaiera taldeki argazkiari.

Momentuz hauek dira taldera sartu zaizkigun lagun berriak:
Alex Zaldua - Zestoa (33 urte)
Iker Carmona - Azpeitia (17 urte)
Aitor Sotil - Bergara (34 urte)
Jose Antonio Hidalgo - Azkoitia (39 urte)
Maider Oteiza - Azkoitia (26 urte)
Ander Alkorta - Azpeitia (30 urte)

Making-of
Joan lekua hartzen.....

Nor izan da txistea bota duena?

Nora begiratu behar da?



Eibarko Duatloia

Azkenean Azkoitri Triatloi Klubak debuta egin du 2016. urteko Euskal Herriko Duatloi zirkuituan. Zirkuituko lehenengo frogan arazo mekanikoak medio Jokin Sudupe "Pio"k erretiratu beharra izan zuen bizikletako sektorean, eta orain dela bi aste nahiz eta hiru taldekide Mungiako duatloiean izena emanda egon, arazo klimatologikoak zirela eta ez zen froga ospatu. 

Helmugan 20. postuan sailkatu zen Pio 57'03'' denborarekin. Lasterketa bikaina Jokinek egindakoa. Korrikako lehenengo sektorean 17. partzialik onena, bizikletan 25. eta korrikako azkeneko sektorean 23.

Zorionak Jokin!

Aste honetan Oñatiko Duatloia ospatuko da eta Aiztitxo eta Sotilek egongo dira lehian azkeneko momentuko arazorik ezbadute noski. Honen bestez, Sotilek Azkoitri Triatloi Klubarekin debutatuko du. Ondo emango al dio talde berriko ekipazioak? Seguru baietz!








miércoles, 3 de febrero de 2016

Ander Zubizarreta Euskal Herriko Txapeldun 23 urtez azpitiko triatloiko distantzia erdian




Joan den igandean ospatu zen Irunen 2015. Euskal Herriko duatloi eta triatloi zirkuituen sari banaketa. Ander Zubizarreta taldekidea Zarauzko Triatloiean 23 urtez azpitiko mailan lehen Euskal Herritarra izan zen (4h36'22'') eta ondorioz distantzia erdiko Euskal Herriko Txapelduna izendatu zuten. Zorionak Ander!!!

jueves, 15 de octubre de 2015

Disdira Mallorkako IRONMANean


Joan den Irailaren 26an Mallorkan ospatu zen IRONMAN frogak izan gtenuen Asier Oiartzabal "Disdira". Bere hamalaugarren Ironman distantziako  triatloia izan zen. Helmugan 9h43'35''
 
Igerian: 0h55'31''
Bizikletan: 5h07'06''
Korrika: 3h32'54''
 
99. posizioan amaitu zuen lasterketa. Bere kategorian (40-44 urte) 18.garren.
 

domingo, 4 de octubre de 2015

Mallabiko Mendi Duatloia

Joan den astean esan bezala Anderrek zer esana eman du Mallabiko Mendi Duatloiean. Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituko laugarren froga puntuagarria zen eta Anderrek seigarren postuan amaitu zuen. 25 urtez azpiko mailan lehendabizikoa izan da berriz ere eta honek zirkuituko 25 urtez azpiko mailan bigarren postuan jarri du. Zazpigarren eta zortzigarren sailkatuak 25 urtez azpiko mailan bigarren eta hirugarrena izan ziren. Honek erakusten zu hiruen artean egon zen lehia bizia.

ZORIONAK ANDER!

www.mendiduatloia.com