domingo, 4 de octubre de 2015

Mallabiko Mendi Duatloia

Joan den astean esan bezala Anderrek zer esana eman du Mallabiko Mendi Duatloiean. Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituko laugarren froga puntuagarria zen eta Anderrek seigarren postuan amaitu zuen. 25 urtez azpiko mailan lehendabizikoa izan da berriz ere eta honek zirkuituko 25 urtez azpiko mailan bigarren postuan jarri du. Zazpigarren eta zortzigarren sailkatuak 25 urtez azpiko mailan bigarren eta hirugarrena izan ziren. Honek erakusten zu hiruen artean egon zen lehia bizia.

ZORIONAK ANDER!

www.mendiduatloia.com



No hay comentarios:

Publicar un comentario