miércoles, 22 de mayo de 2019

Half Triathlon Pamplona/Iruña



Joan den larunbat eguerdian eman zitzaion hasierako Half Triathlon Pamplona/Iruñari. Aurtengoa bostgarren edizioa izan da eta urteroko ibilbide berberakin. Lehendabizi Allozeko urtegian 1.900 metroko igeriketa saioa burutu zuten trialetek. Ondoren, 85 kilometroko bizikletako saioa Nafarroako hainbat herri txikitatik pasatuz. Azkenik, Iruñeako kaleetan zehar zirkuitu bati hiru bira emanez 19,5 kilometroko ibilbidea osatuz, korrika.



Urtero bezala, taldekide pila bat animatu zen froga honetan parte hartzera. Alde batetik Iruñeak duen gertutasuna eta bestetik inguruan dagoen lehendabiziko distantzia erdiko triatloia izateak, inguruko triatleten artean xarma berezia daukan froga da. Guzti honi, Allozeko urtegian igeri egiteak duen berezitasuna, pedalkadak emanez ikus daitezkeen paisaia paregabeak eta honi, korrikako ibilbidean entzierroko zati bat hiru aldiz egiten dela kontuan hartuz, nahasketa paregabea triatletak erakartzeko.
 
Aurtengoan hamaika taldekide izan dira parte hartu dutenak. Aipatzekoak Julen Lopetegi azpeitiar gaztearen 14. postua eta 20-24 adin tartean lorturiko garaipena. Bestalde, Jose Antonio Circujano azpeitiar beteranoaren 39. postua eta 45-49 adin tarteko bigarren postua.

14. Julen Lopetegi (1º GG 20-24)
39. Jose Antonio Circujano (2º GG 45-59)
47. Xanet Albizu
75. Joseba Exposito
175. Rafael Sudupe
126. Alex Arrieta
132. Erik Etxeberria
199. Egoitz Segurola
327. Aitor Beneitez
447. Iñaki Soto
639. Jose Luis Garate

959 triatletek lortu zuten Gazteluaren Plazan kokaturik zegoen helmuga guneko marra pasatzea.

Sailkapen orokorra


 
 

 



 
Argazki gehiago taldeko Facebookeko webgunean

martes, 14 de mayo de 2019

Jinshan City Beach eta Hondarribiko triatloiak

Jinshan City Beach (China) triatloi olinpikoa (1,5-40-10km)
Oihan Otaegik podiumetik jeitsi gabe jarraintzen du. Oraingo honetan Jinshan City Beach triatloi olinpikoan, bere adin mugan bigarren postua lortu du. Zorionak Oihan!





Hondarribiko triatloi sprinta (0,75-20-5km)
Joan den larunbatean ospatu zen Hondarribian bertako sprint distantziako triatloia. Andoni Aragana (17.), Julen Azkue (109.), Paul Elorza (146.) eta Kepa Castro (260.) izan genituen lehian. Paulentzat, bere lehendabiziko triatloia eta Julen eta Keparentzat, Azkoitri Triatloi Klubeko koloreak triatloian lehendabiziko aldiz defendatzen zituzten lasterketa.

Taldekako sailkapenean, helmugaratutako 35 taldetatik 19. amaitu genuen.





Sailkapen orokorra
Taldekako sailkapena

Argazkiak

martes, 7 de mayo de 2019

Vianako duatloia

Joan den larunbatean  Ander Ostolaza "Montte" (31.) eta Manex Larrañaga (38.) Vianako distantzia motzeko duatloian izan genituen lehian.

SAILKAPENA



miércoles, 1 de mayo de 2019

Getariako eta Marbellako Triatloia

GETARIA (750m - 20km - 5km)
Joan den larunbatean eman zitzaion hasieran Euskal Herriko Triatloi Zirkuituari Getarian. Ohituak gaituzten bezala,Getaitriko kideek froga bikaina antolatu zuten eta publikoa guztiz entregatuta egon zen. Lau taldekide izan genituen lehian: Andoni Aranaga (28.) (3º BET1), Joxe Circujano (57.), Ander Ostolaza (212.) eta Iñaki Soto (263.). Helmugaratutako 35 taldetatik, 22. talderik onena izan ginen taldekako sailkapenenean.

SAILKAPEN OROKORRA
TALDEKAKO SAILKAPENA



Bestalde, aipatzekoa Iñaki Loinaz (ANB) azkoitiarraren seigarren postua. Joan den urtean, lesio bat medio, oso gutxi lehiatu ahal izan zen eta ez zuen bere maila eman. Espero dugu aurten bere maila erakustea. Taldeka, Loinazen taldea lehendabizikoak izan ziren. 


ARGAZKI GEHIAGO:

MARBELLA (1,9km - 90km - 21km)


Julen Lopetegi IRONMAN 70.3 Marbella distantzia erdiko triatloian izan da larunbat honetan. 18-24 urte mailan hirugarren izan da helmugaratzen (4h27') eta sailkapen nagusian berriz 28.
Sailkapen honi esker, Frantziako Niza hirian ospatuko den Distantzia Erdiko Munduko Txapelketarako sailkatu da.
Zorionak Lope!






miércoles, 10 de abril de 2019

Sto. Domingo de la Calzada, Durango eta Salou

Santo Domingo de la Calzada (12km 🏃‍♂️ 60km 🚴‍♂️ 6km 🏃‍♂️)
Joan den igandean hainbat taldekide izan ditugu Errioxako Santo Domingo de la Calzadan ospatu den distantzia erdiko duatloiean . Hotza eta bizikletan haize pixkat izan duten arren, Lope (4.), Azkue (108.), Aranaga (10.), Joxe (37.) eta Tertziok (129.) goxatu ederra hartu dute. Aipatzekoak, Julen Lopetegiren laugarren postua (23 urtez azpiko mailan irabazle🥇) eta Andoni Aranagaren hamargarren postua (Beterano 1 mailan bigarren🥈). Azkuek berriz, igandean debutatu zuen duatloietan. 


 






Argazkiak,  Eider Bereziartua eta frogaren Facebooketik hartuak
Sailkapena

Durango (5km 🏃‍♂️ 20km 🚴‍♂️ 2,5km 🏃‍♂️)
Joan den larunbatean Montte (83.) eta Manex (85.) Durangon izan ziren bertan ospatu zen Distantzia Sprinteko Euskadiko Txapelketan. 

Argazkiak: Naike Ereñozaga
Sailkapena

Salou (1,9km 🏊‍♂️ 60km 🚴‍♂️ 11km 🏃‍♂️)
Iñaki Soto (85.) taldekide berriak Saloun egin zuen debuta triatloiean. Argazkian ikus daitekeen bezala, oso gustora egindako lanarekin. Zorionak Soto!



Sailkapena

miércoles, 3 de abril de 2019

Erandio eta Azkoitia-Azpeitia

Joan den larunbatean ospatu zen Erandion bertako duatloi sprinta. Ander Ostolaza (61.) izan genuen taldekide bakarra eta gozatu ederra hartu zuen. Bere esanetan, "gero eta hobetoago" ari da sentitzen eta helmugaratu ziren 191tik, 61. postuan amaitzeak argi usten du hori.

Sailkapena

Argazkiak: Naikefoto
 
Bestalde, hainbat taldekide izan ziren Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian kamixeta berriak estreinatuz.

Sailkapena




Argazkiak: Alberto Beloki