martes, 17 de diciembre de 2019

lunes, 16 de diciembre de 2019

Vanessa eta Julen, Azpeitiko Kirol Sarietan garaile


Joan den larunbatean ospatu ziren Azpeitiko Kirol Sariak. Bertan, Julen Lopetegi taldekideak, triatlolari onenaren saria jasotzean gain,  gizonezkoetan kirolaririk onenaren saria eskuratu zuen. Bestalde, 2019. urtean Zumaiako Triatloi Klubean lehiatu den, eta 2020. urtetik aurrera Azkoitri Triatloi Klubean arituko den, Vanessa Cerrajerok jaso zuen emakumezkoetan kirolaririk onenaren saria.  Zorionak bikote!


Informazio gehiago: HEMEN

miércoles, 30 de octubre de 2019

Eliku Nutrizio Zentroa


Dagoeneko hasiak gara 2020. urteko denboraldiari begira. Kirola egiteko beharrezkoa deritzogu gorputzeko motorra lehiarako prest dagoela ziurtatzea. Horretarako, ELIKU Nutrizio Aholkularitzaren laguntzaz, Azkoitri Triatloi Klubeko kide guztiek, ATHLON Bizimodu Osasungarrien Sustapeneko medikuek eginiko esfortsu frogak eta laktatoaren neurketak prezio ekonomikoagoetan izango dituzue Azpeitiako ELIKU Nutrizio Aholkularitzaren zentroan. Ez ezazue utzi azkeneko momenturako! Eskerrik asko ELIKU eta ATHLON.


2020. urtean AZKOITRI TRIATLOI KLUBA-ko kide izatea nahi baduzu, jar zaitez lehen bai lehen gurekin harremanetan, 2020ko ekipazioak berehala eskatuko bai ditugu.

lunes, 23 de septiembre de 2019

Comillas eta Madrilgo triatloiak

Joan den asteburuan Julen Lopetegi Kantabriako Comillas herrian izan dugu distantzia olinpikoko (1,5-40-10km) triatloian lehian. Bestalde, Jon Albizu "Pipo" Madrilgo distantzia luzeko triatloian (3,8-180-42km).

Julen Lopetegik, beste behin, sekulako erakustaldia eman zuen eta bigarren postuan helmugaratu zen.
2. Julen Lopetegi 1h52'34''

Sailkapena


Jon Albizuk ere lasterketa bikaina egin zuen Madrilen. 11. postuan helmugaratu zen 9h58'06''ko denborarekin.

Sailkapena

martes, 17 de septiembre de 2019

Sestao eta Zumaiako triatloiak

Sestao (1,5km - 46km -10km)
Joan den Irailaren 8an Andoni Ibarbia taldekidea Sestaoko distantzia olinpikoko triatloian izan zen lehian.

28. Andoni Ibarbia



Sailkapena

Zumaia (750m - 20km 5km)
Larunbat honetan berriz, Zumaiako triatloi sprinta ospatu da eta bertan lau taldekide izan ditugu.

92. Paul Elorza
96. Egoitz Segurola
97. Erik Etxeberria
105. Aitor Beneitez
Sailkapena

Lehendabiziko hiru taldekideei esker 20. postua lortu geuen sailkapen nagusian.
Taldekako sailkapena







viernes, 13 de septiembre de 2019

Julen Lopetegi, Nizako Munduko Txapelketan

Joan den igandean ospatu zen gizonezkoen triatloiko distantzia erdiko munduko txapelketa Nizan (Frantzia). Julen Lopetegik hilabete batzuk lehenago Marbellan lortu zuen Nizan parte hartzeko txartela. Lopek, 4h31' behar izan zituen 1,9km igeri, 90km bizikleta eta 21km korrikan egiteko. 18-24 adin tartean berriz munduko 20. onena bezala sailkatu zen. Zorionak Lope!




 

miércoles, 11 de septiembre de 2019

Ebro Mimizan, Burriana eta Lleidan




Haritz Uranga "Ebro" Uztaila eta Abuztuan zehar lehia betean egon da. Ondorengo hiru probetan hartu du parte:

- Mimizango Triatloi olinpikoa (Akitania berria)
- Burrianako Triatloi sprinta (Castelló)
- Lleidako Duatloia motza (Catalunia) - Jone Zabaletarekin hartu du parte "mixto" modalitatean

Irailaren 8an ospatu den azken lasterketa honetan, sailkapen nagusian 16. amaitu dute Jonek eta Haritzek, baina lehendabizikoak izan dira beraien modalitatean. Lehendabizi Jone Zabaletak 5 kilometro egin zituan korrika. Ondoren Haritzek  38 kilometro bizikletan eta azkenik Jonek beste 2,5 kilometro korrika. Zorionak bikote!