viernes, 24 de septiembre de 2021

Bilboko eta Aix en ProvencekoTriatloiak eta Beriaingo igoera

 Joan den astebukaeran Bilbon ospatu zen Espainiako Distantzia Erdiko Txapelketa (1,9-90-21km). Hainbat taldekide izan genituen lehian.

SAILKAPENAK





Bestalde, Vanessa Beriaingo igoera bertikalean izan zen.

SAILKAPENAK



Azkenik, Xanet Albizu 70.3 Aix en Provence (Frantzia) distantzia erdiko triatloian izan genuen. Bere adin mailan 7. postua lortuz.

SAILKAPENA



martes, 14 de septiembre de 2021

Denboraldiko bigarren zatiari zukua ateraz!

 NAGOREko Triatloia. Distatzia Olinpikoa (1,5-40-10km)

Duela bi aste Jose Antonio Circujano Nafarroako Nagore urtegian ospaturiko Triatloi Olinpikoan izan genuen. Sailkapen orokorrean hamalaugarren izan zen.

Sailkapena 


SESTAOko Triatloia. Sprint distantzia (0,750-20-5km)
Joan den larunbatean Sestaon ospatutako triatloian bost taldekide izan genituen. Aipatzekoak beste behin taldeko gazteen lana. Batiz bat Eneko Larrañagarena. Kadete mailan txapelduna izan bai zen. Zorionak Eneko!









Bideo laburpena


SANTANDEReko Triatloia. Distantzia Olinpikoa (1,5-40-10km)

Andoni Aranagak 10. postuan amaitu zuen helmugaratutako 314 triatleta artean. Lasterketa bikaina egin zuen eta Beterano 1 mailan hirugarren postua eskuratuta etorri zaigu etxera.



Argazkiak: Roberto Solorzano Cantera

LEGORRETAko 7,1km

Azkenik, Sathya Zestoarra Legorretako 7,1 kilometroko lasterketan izan genuen eta hirugarren helmugaratu zen sailkapen orokorrean. Zorionak Sathya!

Sailkapena





miércoles, 8 de septiembre de 2021

Zumaiako Triatloia

Joan den larunbatean ospatu zen Zumaiako Triatloia, Sprint distantzian (0,750-20-5km). Hamar taldekide izan genituen lehian eta hauen artean Eneko Larrañaga taldekide berriaren debuta. Aipatzekoa Eneko Larrañagaren igeriketako 16. postua. Etorkizun oparia du Enekok. Zorionak eta animo!

BALEIKEk eginiko laburpen bideoa


Sailkapenei dagokionez:

Emakumezkoen sailkapena 

Gizonezkoen sailkapena

Momentuz ez dago taldekako sailkapenik.




 



lunes, 6 de septiembre de 2021

Bi kulote zozketan

Kaixo lagunok! Taldeko bi kulote motz zozketatuko ditugu. Bata Instagram bidez eta bestea Facebook bidez. Zozketan parte hartzeko sartu gure Instagram eta Facebookeko kontuetan eta eta bertan izango dituzue jarraitu beharreko pausoak.

Larunbateko 23:59 arte izango da epea. Igandean zozketa.


  

martes, 10 de agosto de 2021

Medina de Rioseco (Valladolid)

 Asteburuan Medina de Riosecoko (Valladolid) half distantzian izan gara.

Bi ordezkarirekin joan gara. Xanet Albizu eta Joseba Exposito.

1.9km igeri Mantxako Kanalean, 90km bizikletan lautada lehorretan eta 21km korrika kanalaren inguruan. 

Xanetek arazo fisiko batzuengatik utzi beharra izan zuen bizikletan amaitu bezain pronto.

Expok berriz 51. postuan bukatu zuen.

Aurtengoan maila altuko triatletak gerturatu dira eta erakustaldi polita eman dute.








miércoles, 28 de julio de 2021

Navaleon eta Zarautz

Joan den astebukaeran hainbat taldekide izan genituan lehian:
Julen Lopetegi eta Andoni Ibarbia Navalenon (Soria) izan genituen distantzia erdiko triatloian parte hartzen. Julenek bigarren postua lortu zuen. Sasoiko dabil mutila! Zorionak!
DISTANTZIA ERDIA (1,9-90-21km)





 



Bestalde, Haritz Iturzaeta eta Alex Arrieta Zarautz-Ubiri-Zarautz igeri trabesian izan genituen, biak ere lan txukuna eginez.
TRABESIA (3km)