Joan den Larunbatean ospatu zen Arrigorriagan Euskadiko Distantzia Luzeko Euskadiko Txapelketa. Bertan Jokin Sudupe eta Iñaki Gonzalez izan genituen 12-75-12 kilometroko zirkuitu exigentea amaitzeko asmoz, eta bai amaitu ere.
Jokin Sudupek 16. postuan amaitu zuen 3h 53' 49''ko denbora eginez eta Iñaki Gonzalezek berriz 73. postua lortu zuen 4h 12' 57''ko denbora eginez.
Taldezka ezin izan genuen sailkatu bi taldekide joan bai ziren bakarrik lehiatzera.
Joan den Larunbatean ospatu zen Gernikako Duatloian hiru taldekide izan genituen lehian. Ez zuten eguraldia lagun izan, baina hala ere lasterketa bukatzeko moduan izan ziren taldezka 6. postuan amaituz 23tik.
Iñaki Loinaz 23 urtez azpitiko mailan 3. postuan sailkatu zen (Euskadiko Txapeldunorde).
Joan den astebukaeran Azkoitiko Triatloi Taldeko hainbat kide Azkoiti-Azpeiti maratoi erdian eta Durangoko Euskadiko Txapelketa zen duatloiean izan genituen lehian.
Azkoitia-Azpeitia Maratoi erdia 40. Imanol Larrañaga 1h16'02'' 288. Aitor Beneitez 1h29'38'' 301. Iñaki Gonzalez 1h30'06'' 413. Iñaki Larramendi 1h33'29'' 424. Iñaki Elola 1h33''40'' 425. Ion Oteiza 1h33'46'' 456. Eduardo Sudupe 1h35'09'' 522. Aitzol Agirregomezkorta1h36'50''