martes, 24 de septiembre de 2013

Elola IronMan finisherrrrr!!

 
Iñaki Elola joan den Irailaren 14an San Joan de Luz-eko IronMan distantziako IronBaskean izan genuen. Bere lehenengo esperientzia zen distantzia honetan eta sekulako lasterketa egin zuen. Hona hemen bere kronikatxoa:
 
"Nahiz eta 7:15en abittu giñenen eune oaindik guztiz argittu gabe eon, igeriketako irteera oso erosoa izan huan: 180 partaide eta hain karrera luzea izanda, zertako burrukan ibili… Aurreneko buelta nahiko ondo, eta bigarrena hobeto, ze behin eune ondo zabalduta boiak errezago ikustettuan. Uretatik ateatakon, transizio luzea boxeseta. Igeriketa + boxesetako korrikaldie: 1h10’ eta 80. partziala. Nik uste igeri metron batzuk falta ziela."
 
"Bizikletane bi buelta hituan, eta buelta bakoietzen, aurreneko 12 km inguru zelaiek eta hortik aurrea dena gora ta behera, eta tarten repetxo motz eta oso goorren bate bai. Aurreneko buelta, nere ustetan, nahiko lasai ein nin, baño bigarrena hasi ta 130. Km ingurun kontuatu ninduan ya hanketan etzeola txispaik, eta korrika duhin xamar ein nahi banun pixkat lasaiago jun berko nula. Hortik eta bizikleta utzi arte, jan eta ean ondo, eta aldapa gora tokatze zan bakoitzen, ahalik eta indar gutxina gastatzea. Jende gutxi atea izana igeriako mesede izan zan bezela, bizikletako zenbait tartetan oso bakarrik aurkitu gintuan, eta indarrak sobran ez izateaz aparte, erreferentzik ez eukitzek etzin asko launtzen, bateze buruako. Bizikletan denea 6h28’ eta 70. partziala. Luzea (183 km pasatxo) eta gorra!!!"
 
"Korrika berriz 4 buelta. Korrika hasi  ta konturatu ninduan km batzuk nahiko itxuran itteko gai izango nitzela, baño “batzuk” zenbat izango zien jakittea falta huan… 3. itzulin izan nin bajualdi bat, baino orokorren nahiko ondo heutsi nioan. Azkeneko itzulin sartzeako ikusi nin, pixkat espabilatuz geo, 11h30’tik jeistea bazeola, eta hoixe izan huan azken helburue. 2 km falta ziela ikusi nin hoi lortuko nula ta hortik helmuga falta zana lasai eta gozatuz ein nin. Azkeneko metrotan etxekok agurtu, ta helmuga. Korrika: 3h40’ eta 22. partziala."
 
Helmugan 35. 11h26’14”ko denborarekin 146tik.
 
Lasterketako esperientziarekin oso gustura geratu omen zen eta ondorengo egunetako errekuperazioa nolakoa izan zuen ikusita oraindik eta gusturago! jeje
 
ZORIONAK!!!!
 





 

lunes, 9 de septiembre de 2013

Zumaiako Triatloia: Denboraldi amaiera



Joan den Larunbatean Zumaiko Triatloi Sprintean Azkoitiko Triatloi Taldeak 2013. denboraldi amaiera ospatu zuen. 15 taldekide izan ziren irteera gunean. 3ko 5 talde egin genituen eta hiruen denborak gehituz hiru talde onenei garaikurra eman genien. Bestalde bakarko sailkapen bat ere egin genuen. Ondoren guztiok afaltzera eta ondoren juergatxo bat bota genuen. Giro paregabea!

Taldezka
1.- Aiztitxo-Edu-Txartxa 4h05'25''
2.- Ebro-Tertzio-Palu 4h05'26'' (Segundu bakar batera!!)
3.- Pepe-Gari-Andoni 4h07'27''
4.- Akerra-Pio-Egoitz 4h09'34''
5.- Koldo-Ote-Xegu 4h09'37''

Bakarka
1.- Aiztitxo
2.- Andoni
3.- Ote

Sailkapenak: www.triatloi.org




Talde irabazlea (Aiztitxoren parte Txapaña lehendakaria garaikurra jasotzen)


lunes, 2 de septiembre de 2013

Garikoitz Alberdirekin solasaldian


 
 
Zer dela eta hasi ziñen duatloiak/triatloiak egiten?
Urtero jartze zoat nere buruei meta bat eo helburu bat ta lengo urtin Quebranta ein ta geo maratoie ein ondoren ,aurtengoako azkoitiko duatloie eittie jarri nitxoan nere burui helburu.Nere lankide ta lagun dan Bitturiri komentau nitxoan ta arek hori einber banun taldin sartzeko esantzian ta holaxe izen uan.
 
Aurretik beste kirolik egin al duzu? Zein?
Bai 18 bat urtekin hasi nitxian deportie eitten sarri sarri ta beti mendire ,ordun mendi martxak eitte nitxian,gero mendi lasterketak,tartin baitte herri kiroletan e txingatan beste pare bat urtin bai geo bizliletan quebranta hiru urtien einez ta aurten ba duatlo ta triatloiek.
 
Zein izan zen lehenengo triatloia? Zer moduzko esperientzia?
Bermeon lenengo triatloie,oso nebioso jun nitxian ta nobatada latza ein nian igeri aurrin kolokau nitxian ta tope hasi, ondorioz ba hasi orduko arnasa bueltau ezinde ta alde danetatik golpik artzen uretan oso geizki bestela gustoa.
 
Zein da 2013ko helburu nagusia?
2013 helburua azkoitiko duatloie eittie ta triatlomat eittie uan baine denborikin helburuk aldatzen jun dittuk azkenin bost duatlo ta bost triatlo ein ditxiat momentuz,tartin ironman erdixe ta Ironmana.
 
Ironman Finisher
 
Zein dira epe motzean dituzun helburuak?
len jarri diaten bezela helburu nausixek bukau dittuk ,Iraillin Zumaiko Triatloie gozau ta geo auskalo baine momentuz listo.
 
Zer da triatloiak egiteak dakartzan alde positiboak eta negatiboak? 
Positibue: Kriston jende jator ta ona ezautu detela taldin sartute ta daukeun ambiente earra
triatloie beorí deporte bezela, ze hiru deporte nola dien entrenatzekore eztek ain astune geatzen
Negatibue: Asko entrenau berdek geo gustoa ibiltzeko ta lesixuk problema bat dittuk
 
Animatuko al zenuke jende triatloietan parte hartzera?
Bai danak animauko nitxian.

martes, 30 de julio de 2013

Eduardo Sudupe El Rasilloko triatloiean

Eduardo Sudupe, taldeko beteranoetakoak, joan den Uztailaren 27an Errioxako El Rasilloko triatloi Olinpikoak hartu zuen parte. Aurtengo aurreneko triatloia zuen pasa den urtean bertan estreinekoz triatloian parte hartu ondoren. Orduan sprint distantzian izan zen eta aurten sprint-olinpika tarteko bat antolatu zuten (1200m / 34km / 7 km ).


Igerian nahiko gustora aritu zen, hasierako 300m kenduta: kolpeak, jendea alkarren gainetik pasatzen etb...

 
 
 
Gero bizikleta hartu eta 3 itzuli eman behar izan zizkion zirkuitu bati, eta hor bai sufriu zuela: aldapa ta haize gehiegi. Eta azkenik korrikakoan ere zirkuitu bati 3 itzuli: hasierako buelta gogorra, baño gero ta hobeto sentiu zen denbora pasa ahala eta bukaeran sentsazio onekin amaitu zuen. Azkenean 123. amaitu zuen 2h21'39''ko denborarekin. Zorionak Edu!!
 
 
 
 Denboraldi hasiera izan zen Eduardorentzat Errioxakoa eta bukaera berriz Zumaian emango dio Irailean ospatuko den triatloi olinpikoan. Bertan ATTkoek denboraldi amaiera ospatuko dugu eta ondoren afaltzera joango gara.

Sailkapena


martes, 16 de julio de 2013

Euskadiko Txapeldunak Uratloiean

Larunbat honetan, Uztailak 13, Plentziako herrian uratloia ospatu da, Euskadiko Txapelketa izan delarik modalitate honetan. Euskoman Triatloi Taldeak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatu dute eta sprint (2.5km-1km-2.5km) distantzian lehiatu da.

Bertan Loinaz, Olano eta Aiztitxo izan ditugu eta Euskal Herriko Txapeldun bihurtu dira taldezka. Loinaz bigarren eta Olano hirugarren izan dira 23 urtez azpiko mailan.

8. Iñaki Loinaz 34'08''
11. Garikoitz Uzkudun 34'59''
15. Julian Olano 35'41''

ZORIONAK HIRUROI MAKINAS!!!
 


 

viernes, 12 de julio de 2013

Joan den asteko kronikatxoak

El Rasilloko Uratloia
Ion Oteiza "Ote" eta Julian Olano Azpeitiarrak El Rasilloko (Errioxa) Uratloiean izan ziren joan den larunbatean. Lehendabizi 2,5 korrikan egin zituzten, ondoren kilometro bat igerian eta amaitzeko berriz eta 2,5 kilometroko zirkuituari beste bira bat. Olanok 10. amaitu zuen eta Otek 16. Olanok 23 urtez azpiko mailan lehenengo postua eskuratu zuen. Olano aurten hasi da triatloiak egiten eta argi dago lanean gogor jarraitzen badu hobetzeko margen haundia duela. Zorionak bioi!
 

 
 
Garaiko Iron Man erdia
Bestalde taldeko hiru Errezildarrak azkenengo momentuan Garairako eman zuten izena. Akerrak arazo fisikoak izan zituen eta bizikletako segmentua amaitu orduko erretiratu egin zen. Andoni Ibarbia eta Apalantzak lasterketa amaitzea lortu zuten. Apalantzaren debuta izan zen Iron Man erdi batean, Zarautzen egin behar bai zuen debuta eta marmoken arazoak medio duatloia bihurtu zen.
 
BIDEOA
 
Azkenik Tertzio Getxoko Iron Man erdian izan genuen joan den Igandean. Bere blogeko informazio guztia: www.trioburu.blogspot.com

jueves, 4 de julio de 2013

Donostiko triatloi olinpikoa

 
 
Lan txukuna ATTko kideek eginikoa Donostiko Onditzen oroimenezko triatloi olinpikoan. Iñaki Loinazek beste behin ere sekulako erakustaldia eman zuen. Andoni Ibarbiak lan txukuna egin zuen. Mikel Albisu "Palu"k urteko helburu bezala zuen lasterketa top100ean amaitzea lortu zuen eta gustura bueltatu zen etxera. Aitor Beneitez "Tertzio"-k lasterketa hau Gasteizko IronManerako azken bigarren test bezala erabili zuen eta aurreko urteko denbora ia 9 minututan jeitsi zuen. Iban Urbietak bere lehenengo triatloi denboraldiari amaiera oso txukuna eman zion erditik aurrera sailkatuz. Koldo Larrañagari sekulako triatloia irten zitzaion eta bere kategorian 9. amaitzea lortu zuen. Jose Luis Garate "Pepe" beste triatloi denboraldi bati amaiera txukuna eman zion eta azkenik Jabitok triatloietara bueltatu den denboraldi honetan, nahiz eta korrikan deseroso egin, lasterketa sentsazio honekin amaitzea lortu zuen.
 
Iñaki Loinaz momento hauetan Euskal Herriko Triatloi zirkuituko bigarren postuan aurkitzen da sailkapen absoluto zein 23 urtez azpikoan.
Gehienek triatloi honekin denboraldiari amaiera emango diote eta ondo merezitako oporrak hartuko diztuzte.
 
Zorionak guztioi!!!!
 
Taldezka 15. sailkatzea lortu genuen aurkezturiko 62 taldeetatik.
 
10 2:05:15 IÑAKI LOINAZ GARATE
93  2:17:10  ANDONI IBARBIA
109 2:18:17 MIKEL ALBISU ARRIETA
223 2:25:27 AITOR BENEITEZ SAGARZAZU
329 2:32:03 IBAN URBIETA CAMPOS
406 2:36:08 KOLDO LARRAÑAGA AZPILLAGA
543 2:45:24 JOSE LUIS GARATE GARATE
563 2:47:02 JAVIER ALBERDI ARANGUREN
 
Informazio gehiago: www.triatloi.org
Argazkiak: www.festak.com