jueves, 19 de julio de 2018

Gasteizko Half eta Full

Joan den Uztailaren 8an Gasteizen bi distantzia ezberdinetako triatloian izan genituen. Alde batetik Andoni Ibarbia eta Joseba Exposito Half distantzian lehiatu ziren eta bestalde Aitor Beneitez Full distantzian.

Half (1,9-90-21km)
21. Andoni Ibarbia 4h26'28''
163. Joseba Exposito 4h47'45''
Emaitzak

 

Full (3,8-180-42,2km)
652. Aitor Beneitez 12h18'58''
Emaitzak



 

jueves, 5 de julio de 2018

Donosti eta Mutrikuko triatloiak

Donostia (Triatloi olinpikoa)
Joan dela bi aste Onditzen omenezko triatloi olinpikoa ospatu zen Donostian. Giro paregabea triatloiz gozatzeko, nahiz eta korrikako ibilbidea apur bat gogorra egin beroa zela eta. Aipatzekoa Xanet Albizuren 30. postua. Duela hiru aste Logroñon erleen ziztadekin izan zuen zorte txarra eta gero, triatloi bikaina egin zuen. Taldekako sailkapenean 6. postuan amaitu genuen, helmugaratutako 56 taldeetatik.





SAILKAPENAK

Mutriku (Triatloi Sprinta)
Joan den larunbatean Mutrikun izan genituen hiru taldekide. Bizikletako ibilbide amaieran sekulako euri jasa izan zuten. Taldekako sailkapenean 16. amaitu zuten helmugaratutako 19 taldetatik.




SAILKAPENAK

viernes, 22 de junio de 2018

Logroño eta Lekeitio

Joan den larunbatean hainbat taldekide izan genituen Logroñon ospatu zen Half distantziako triatloian (1,9-80-21km). Iker Carmonaren lehendabiziko aldia izan zen distantzia honetako triatloia egiten zuela. Zorionak Iker! Bestalde, Xanet Albizu eta Aitor Beneitezen arazo fisikoak medio, erretiratu beharra izan zuten eta Andoni Ibarbia deskalifikatua izan zen penalti boxean ez geratzeagaitik.

64. Joseba Exposito 4h49'05''
281. Iker Carmona 5h47'18''

Sailkapenak






 
Argazkiak: Garikoitz Uzkudun eta Antoni Carmona


Bestalde, Jokin Sudupe Lekeitioko distantzia sprinteko triatloia izan genuen eta bertan izaten den giro paregabeaz gozatzeko aukera izan zuen.

142. Jokin Sudupe 1h15'17''

Sailkapenak

viernes, 15 de junio de 2018

Zarauzko Triatloia

Joan den larunbatean ospatu zen Zarauzko triatloi mitikoa, distantzia olinpiko bikoitzean (2,9-78-21km). Hainbat taldekide izan genituen lehian eta aipatzekoak Andoni Ibarbiaren bigarren postua Beterano 1 mailan eta Julen Lopetegiren bigarren postua 23 urtez apiko mailan. Azkenik, baita ere oso aipagarria, Andoni, Lope eta Alexen denborei lorturiko taldekako 4. postua 46tik. Zorionak!













martes, 12 de junio de 2018

Pasai Donibane eta Aritzaleku

02/06/2018 - Pasai Donibaneko Triatloi Sprinta
Joan den Ekainaren 2an Jose Antonio Circujano Pasai Donibaneko Triatloi Sprintean izan genuen. Sailkapen orokorrean 39. amaitu zuen eta Beterano 1 mailan seigarren.

39. Jose Antonio Circujano 1h17'26''

SAILKAPENA

02/06/2018 Aritzalekuko Triatloi Olinpikoa
Pasai-Donibaneko triatloi s`printa ospatzen zen egun berean, Allozeko urtegian eta bere inguruetan Aritzalekuko triatloi olinpikoa ospatu zen. Bost taldekide izan genituen bertan.

9. Andoni Ibarbia 2h21'54'' (Beterano 1 mailan 2. postua)
12. Xanet Albizu 2h24'10''
43. Joseba Exposito 2h33'34''
131. Aitor Iturzaeta 2h50'54'' (Beterano 1 mailan, 44. postua)
176. Jose Luis Garate 3h07'31'' (Beterano 1 mailan, 57. postua)



SAILKAPENA

jueves, 31 de mayo de 2018

Hondarribiako triatloi sprinta

Joan den Maiatzaren 19an Xanet eta Karmona Hondarribiko triatloi sprintea izan ziren lehian. Xanet, Marbellano distantzia erdiko triatlloian lasterketa bikaina egin ostean lehiaketara bueltatu zen. Bestalde, Karmonak Getariako triatloi sprintean lehiatu ondoren distantziarekin errepikatu zuen hondarribin emaitza ona bat lortuz.

29. Xanet Albizu 1h13'21''
225. Iker Carmona 1h28'08''

Argazkiak: Jose Antonio Carmona