lunes, 25 de marzo de 2019

Oñatiko duatloia



Joan den larunbatean ospatu zen Oñatiko distantzia motzeko duatloia, aurten Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketa zelarik. Hasteko, herriko kaleetan 5 kilometroko ibilbide bati bi bira eman zizkioten korrika, ondoren herri inguruko errepideetan 37 kilometro zirkuitu bat burutu zuten bizikletan eta azkenik 5 kilometro korrika hasierako korrilako ibilbideari bira bat emanez.
 
Giro bikaina izan zen herriko kaleetan eta bizikletako ibilbideko maldarik gogorrena zegoen gunean. Eguraldia ere lagun izan zen eta eguna borobiltzeko, taldekideek banakako sailkapen oso onak izan zituzten eta taldeka bi sarirekin etxeratui giñen.

12. Jokin Sudupe

22. Julen Lopetegi

29. Andoni Aranaga

110. Ander Ostolaza

127. Manex Larrañaga


Sailkapen orokorra

Taldezka bi sari etxeratu ditugu Jokin, Julen eta Andoniren denborei esker. Alde batetik, Gipuzkoako txapeldunak gara duatloi distantzia motzean.




Eta bestalde, Euskadiko hirugarren talderik onena izatea dugu ANB eta ARABATRI goi mailako taldeen atzetik.


Taldekako sailkapena

Banakakoan ere sari batekin etorri dira taldekideak. Julen Lopetegi 23 urtez azpiko kategorian Euskadiko hirugarren onena bezala helmugaratu zen.



Txalotzekoa, beste behin ere,  Oñatiko duatloiaren antolakuntza. Chapeau!

Argazkiak: Oñatiko Duatloia eta Naikefoto

Argazki gehigo taldeko Facebookeko orrialdean

domingo, 24 de marzo de 2019

Amorebieta-Etxanoko Taldekako Erlojupeko Duatloia


Joan den larunbatean ospatu zen Amorebieta-Etxanon taldekako erlojupeko sprint distantziako duatloia (Euskadiko Txapelketa). Hainbat taldekide izen genituen lehian,  Azkoitri A (10.) eta Azkoitri B (30.) taldeetan banatuz. Azkoitri A taldekoek eroriko bat eta gurpil zulaketa bat izan dituzte baina hala eta guztiz ere lasterketa amaitzea lortu zuten. Pena bat izan zen, zeren eta talde polita zegoen podiumeko hiru kaxoietan egoteko.

AZKOITRI A (10.)
Andoni Aranaga
Jokin Sudupe
Aitor Sotil
Jose Antonio Circujano



AZKOITRI B (30.)
Manex Larrañaga
Asier Ostolaza
Joseba Exposito
Aitor Beneitez





Sailkapena

Argazkiak:
festak.com
Naikefoto

lunes, 11 de marzo de 2019

Eibarko Duatloia (Gipuzkoako Txapelketa)

Joan den larunbatean ospatu zen Eibarren Gipuzkoako Sprint distantziako duatloi txapelketa. Bertan lau taldekide izan ziren lehian. Jokin Sudupe "Pio" (16.), Mikel Garate (34.), Shatya Paz (44.) eta Manex Larrañaga (118.).
 
 
Bestalde, taldekako sailkapenean, bostgarren amaitzea lortu genuen helmugaratu ziren hogeitahiru taldetatik. Gipuzkoako Txapelketa zenez, Gipuzkoako bigarren talderik onena bezala sailkatu ginen Delteko Eibarko Triatloi Taldearen ondoren.
 
Datorren larunbatean Amorebieta-Etxanoko II. erlojupenko duatloia ospatuko da. Bertan bi talde izango ditugu lehian. Sprint distantzia ospatuko da eta 20 segunduko tartearekin aterako dira taldeak.

Azkoitri A
Mikel Garate
Jokin Sudupe
Jose Antonio Circujano
Andoni Aranaga
Sathya Paz

Azkoitri B
Manex Larrañaga
Ander Ostolaza
Joseba Exposito
Aitor Beneitez


 
Argazkiak: NAIKEFOTO
 

miércoles, 6 de marzo de 2019

KORRIKA 2019

Datorren apirilak 4tik 14ra Garesetik Gasteiza igaroko da 21. Korrika. Azkenengo korrikan bezala, Azkoitri Triatloi Klubak kilometro erdi bat erosiko du. 2017an taldeko hainbat kide egin ziren kargu kilometroak zuen balio ekonomikoarena. Aurtengoan berriz, taldea egingo da kargu.
 
Azkoitri Triatloi Klubak ere EUSKARAREN ALDE!
 

miércoles, 27 de febrero de 2019

Mungia eta Lizarrako duatloiak

Joan den astebukaeran bi duatloietan izan genituen zatituta taldekideak. Alde batetik Garate (9.), Pio (11.) eta Sathya (54.) Lizarrako duatloi sprintean izan genituen. Sathya aurtengo fitxaketa berri bat da eta orain arte duatloirik egin gabe zegoenez, hau izan da bere debut duatletikoa. Ongi etorri Sathya!
 
 Duatloi honetan ez zen taldekako sailkapenik egon.


 








Argazkiak: @frutocfoto

Bestalde, Montte (131.) eta Manex (89.) Mungiako duatloi sprintea izan genituen. Montteren aurtengo lehendabiziko duatloia.
 
 

 
 

martes, 19 de febrero de 2019

Sopelako Duatloia

Joan den larunbatean eman zitzaion hasiera Sopelan, zortzi duatloiz osatua dagoen 2019ko Euskal Herriko duatloi zirkuituari. Zortzi froga hoiek horrela daude osatuak:
 
1 - Distanzia erdia (10-40-5km)
5- Sprint distantzia (5-20-2,5km)
1- Taldekako duatloi sprinta (Erlojupekoa)
1- Taldekako duatloi sprinta (Erreleboska)
 
Ikusi duatloi eta triatloi zirkuitu osoa
 
Sopelana
 
Pio (12.), Garate (23.) eta Manex (114.) izan genituen taldeko koloreak* defendatzen.
Sailkapen orokorra. Guztira 202 gizonezko eta 31 emakumezko helbugaratu ziren.


 
Taldekako sailkapenean berriz, Azkoitri Triatloi Kluba zortzigarren izan zen helmugaratutako hogeitalau taldetatik.
 
Larunbat honetan ospatuko da Mungian zirkuituko bigarren duatloia. Bertan Manex eta Montte izango dira. Honen bestez, Montteren duatloiko debuta 2019an. Animo!
 





 

 
Argazki gehiago hemen (www.festak.com)

*Martxoaren lehenengo astean iritsiko zaizkigu diseinu berria duten arropak



viernes, 18 de enero de 2019

Arropen diseinu berriak!

Hona hemen Azkoitri Triatloi Klubeko kideek aurrerantzean erabiliko duten diseinua arropa guztietan. Taldekideek eta erabileraren arabera, trimono eta korrikako kamisetengaitik ordainduriko portzentaia bat bueltan jasoko ahal izango dute.

#bielegroup
#domusateknik
#goibargoikia
#larramenditien21
#txintxugozotegia
#sidenor
#errotaundiokindegia