miércoles, 12 de junio de 2024

Azkoitri bosgarren, gizonezkoen taldekako sailkapenean Zarautzen




Hamar taldekide izan ziren lehian Zarauzko distantzia erdiko triatloian. Lehendabiziko zatian, Getariatik Zarautzeraino 2,9 kilometro egin behar izan zituzten igeri itsaso zabalean, ondoren, 80 kilometro bizikletan Zarautz, Aizarnazabal, Iraeta, Zumaia eta Getarian zehar. Azkenik, Zarauzko kaleetan zehar 21 kilometro korrika egin behar izan zituzten. Bizikletako zatian, euria ari zuenez lurzorua irristakor zegoelako, hainbat eroriko izan zen. Hala ere, Azkoitriko kirolari guztiek proba amaitzea lortu zuten. Gizonezkoan artean Aitor Sotil izan zen azkarrena (4h,15', 29'') eta helmugan 21. postuan sartu zen. Emakumezkoetan, berriz, Maialen Azpiazu izan zen azkarrena (4h, 58', 11'') 13. postuan helmugaratuz.

Aipatzekoa da guztira gizonen 55 talde sailkatu zirela taldekako sailkapenean, eta Azkoitrik bosgarren postua lortu zuela.

Sailkapenak honako lotura honetan ikus daitezke.

martes, 21 de mayo de 2024

Iruñea eta Getaria

 Dagoeneko triatloi denboraldi betean sartuta gaude. Gure taldekideak Iruñean (Espainiako Distantzia Erdiko Txapelketa) eta Getarian izan ditugu lehian.

Iruñea

Sei taldekide izan genituen Iruñean lehian. Lehendabizi Allozeko urtegian 1.9 kilometro igeri egin behar izan zituzten, ondoren 90 kilometro bizikletan Allozetik Iruñeara eta azkenik 21 kilometro korrika Iruñako karriketan zehar.

Aipatzekoak:
Javier Eguiguren Espainiako Txapeldun izan zen 20-24 adin mailan.

 


Aitor Sotil Espainiako Azpitxapeldun izan zen 40-44 adin mailan.





Taldekide guztien emaitzak:
Bestalde, Arkaitz Elorza Aquabike modalitatean lehiatu zen; dau da, korrika ezik beste guztia egin zuen.


Getaria

Euskadiko denboraldiari hasiera getarian eman zitzaion. Bertan hainbat taldekide izan genituen lehian. taldeka, 19garren postuan amaitu genuen.

Sailkapenak


Argazki gehiago taldeko Instagram eta Facebooken

@azkoitritriatloikluba

sábado, 23 de diciembre de 2023

Gipuzkoako Txapelketa eta Azkoitiko kirolari onenaren hautaketa

 Atzo banatu ziren Gipuzkoako Txapelketetako eta Azkoitiko Kirolari Onenaren sariak. Gipuzkoan, 8 taldekide izan ziren sarituak eta Azkoitiko kirolari onena izateko hautagaitzan, Jose Antonio Circujano. 

Duatloi sprinta
2º Haritz Iturzaeta (Juniorra)

Duatloi estandarra
3º Aitor Sotil (Absolutoa)
1º  Haritz Iturzaeta (Juniorra)
1º Ander Larrañaga (23 urte azpitik)
2º Inhar Subinas (23 urte azpitik)
2º Aitor Sotil (Beterano 1)
1º Jose Antonio Circujano (Beterano 2)

Triatloi sprinta
3º Jose Antonio Circujano (Beterano 2)

Triatloi olinpikoa
3º Maialen Azpiazu (Absolutoa)
1º Haritz Iturzaeta (Juniorra)
1º Aitot Sotil (Beterano 1)
2º Jose Antonio Circujano (Beterano 2)
3º Vanessa Cerrajero (Beterano 1)

Distantzia erdiko triatloia
3º Naiara Perez (Absolutoa)

Argazkia: Azkoitiko Udala
Hauek dira Joxeren 2023ko emaitzak:

DUATLOIA
2º Azkoitia / Distantzia estandarreko duatloia (10 – 40 -5 km) 2h 12’ ­˃ GIPUZKOAKO TXAPELDUN

TRIATLOIA
Euskal Triatloi Zirkuituko TXAPELDUNA
1º Legutio / Distantzia olinpikoko triatloia (1,5 - 40 - 10 km) 2h 36’
2º Mutriku / Distantzia sprinteko triatloia (0,75 -2 - 5 km) 1h 18’ ­˃ GIPUZKOAKO AZPITXAPELDUN
2º Donostia / Distantzia olinpikoko triatloia (1,5 - 40 - 10 km) 2h 16’ ­˃ EUSKADIKO AZPITXAPELDUN
2º Getxo / Distantzia olinpikoko triatloia (1,5 - 40 - 10 km) 2h 13’ ­˃ EUSKADIKO ETA GIPUZKOAKO AZPITXAPELDUN
3º Zarautz / Distantzia erdiko triatloia (2.9 - 80 - 20 km) 4h 38’
3º Zumaia / Distantzia sprinteko triatloia (0,75 -2 - 5 km) 1h 07’
4º Lekeitio / Distantzia sprinteko triatloia (0,75 -2 - 5 km) 1h 10’


miércoles, 27 de septiembre de 2023

Azkoitri Triatloi Kluba aniztasunaren lagun


Marea Urdinakek 🌊 , Azkoitiko Duatloian 🚴🏃 ♿ inklusioaren alde egiten dugun lana eskertu digu! Eskerrik asko eta aupa zuek!🎉

📃 Ziurtagiria jasotzen, @urangaarrizabalaga eta @tertzio izan ditugu. Azkoitiko Duatloiko koordinatzaile nagusia eta taldeko lehendakaria, hurrenez hurren.


miércoles, 20 de septiembre de 2023

Zumaiako Triatloia 2023

 

Joan den larunbatean ospatu zen Zumaiako lagunek antolatutako Zumaiako Triatloia. urtero legez distantzia sprintean lehiatu zen (750m - 20km - 5km) eta eguraldia lagun, giro paregabea izan zuten gure triatletek, gipuzkoako kostaldean. Emakumeetan, Vanessa Cerrajero izan genuan lehian. Gizonezkoetan berriz, Jose Antonio Circujano, Iñaki Elola, Aitor Beneitez, Harkaitz Elorza eta Haritz Uranga.

Sailkapenak

Argazki gehiago






 

martes, 12 de septiembre de 2023

Sestaoko Triatloia

 Joan den larunbatean, Vanessa Cerrajero Sestaoko triatloi sprintean (0,75-20-5km) izan zen. Hogeitabostgarren postuan amaitu zuen sailkapen orokorrean eta bostgarren izan zen beterano 1 mailan.

Sailkapena

Larunbat arratsalde  honetan, Zumaiako triatloian izango ditugu lehian taldeko hainbat kide.




miércoles, 19 de julio de 2023

Pipo, Gasteizko IRONMANean

 Joan den igandean, Jon Albizuri Gasteizko distantzia luzeko triatloian izan zen. 3,8 kilometro egin behar izan zituen Ullibarri Gamboako urtegian, ondoren urtegia eta Gasteiz arteko bi birako zirkuitu baten 180 kilometro bizikletan eta azkenik Gasteizko kaleetan zehar 42 kilometro korrika.

Bere adin mailan (40-44 urte) laugarren izan zen eta sailkapen orokorrean 13garren, helmugaratutako 1.200 parte hartzailetatik.

Zorionak Pipo!

Sailkapenak