miércoles, 21 de enero de 2026

Gipuzkoako Triatloi Federazioak 2025 denboraldiko sariak


 

Atzo osteguna Donostian izan ziren hainbat taldekide. Gipuzkoako Triatloi Federazioak 2025 denboraldiko sariak banatu zituen, honako hauek izan dira bai taldekideek eta baita taldeak lortutakoak:


AZKOITRI TALDEA:
- Gizonezkoen taldeak - 🥇Mutrikuko sprint distantziako triatloian.

VANESSA CERRAJERO ~ @v.c.b
- Emakumezkoen V1 mailan - 🥇 Añorgako sprint duatloian
- Emakumezkoen V1 mailan - 🥉 Onditz distantzia olinpikoko triatloian

HARITZ ITURZAETA ~ @haritzitu
- Gizonezkoen SUB23 mailan - 🥈 Mutrikuko sprint triatloian
- Gizonezkoen Absolutu mailan - 🥈 Mutrikuko sprint triatloian
- Gizonezkoen SUB23 mailan - 🥉Onditz distantzia olinpikoko triatloian
- Gizonezkoen Absolutu mailan - 🥉Onditz distantzia olinpikoko triatloian

JOSE ANTONIO CIRCUJANO
- Gizonezkoen V2 mailan - 🥈Mutrikuko sprint distantziako triatloian

domingo, 8 de junio de 2025

Gasteizko distantzia erdiko triatloia


Joan den igandean jokatu zen Gasteizko distantzia erdiko triatloia eta bertan banatu zituzten distantzia horretako Euskadiko Txapelketako sariak. Bertan Aitor Sotil, Alex Arrieta, Aitzol Agirregomezkorta, Rafael Sudupe eta Pablo Etxeberria izan genituen lehian. Honako hauek izan ziren beraien denborak eta sailkapen orokorrak:

17. Aitor Sotil 4:08:45
19. Alex Arrieta 4:10:15
100. Aitzol Agirregomezkorta 4:37:45
106. Rafael Sudupe 4:38:54
Pablo Etxeberriak ezin izan zuen amaitu.

Taldekako sailkapenari dagokionez, Sotil, Arrieta eta Agirregomezkortaren denborei esker, laugarren talderik onena izan ginen 37 taldetatik.

Sotilek beterano 1 mailan (40-49 urte) bigarren postua lortu zuen eta Arrietak berriz hirugarren izan zen.

Lehendabizi, triatloilariek 1.9 kilometroko zirkuitu bat egin behar izan zuten Ullibarri-Ganboako urtegian igerian. Ondoren bizikletan 90 kilometro Gasteiz inguruetan eta azkenik Gasteizko hiriburuan 21,1 kilometro korrika.

Euskadiko txapelketako beterano 1 mailari (40-49 urte) dagokionez, Sotil txapeldun izan zen eta Arrieta txapeldunorde. Taldekakoari dagokionez, hirugarrenak izan ginen.






#azkoitri #azkoitia #azpeitia #triatloi #duatloi #inisaautomation #txintxugozotegia #biele #sidenor #errotaundi #domusateknik

viernes, 18 de abril de 2025

Ignacio Cruz Larrañaga Euskadiko txapeldunorde, beterano 3 mailako esprint distantziako duatloian

 


Joan den larunbatean jokatu zen Zizurkilen Euskadi distantzia esprinteko txapelketa eta azpitxapeldun suertatu zen Azkoitriko taldekidea.

Ignacio Cruz Larrañaga Azkoitri triatloi taldeko kideak Euskadiko distantzia esprinteko txapelketan azpitxapeldun izendatu zuten joan den zapatuan, hilak 12, Zizurkilen (Gipuzkoa) jokatutako proban. Larrañagak bigarren postua lortu zuen gizonezkoen beteranoen hirugarren mailan (60 urtetik gorako adin maila), eta hala, beteranoen hirugarren mailako Euskadiko bigarren postua bereganatu zuen.

Zorionak Atxerue!

Taldekako sailkapenean berriz, Azkoitri hamabigarren sailkatu zen hamaihirutik.

Sailkapenak hemen ikusgai







martes, 18 de marzo de 2025

Usalsoloko binakako duatloi esprinta


Joan den igandean ospatu zen Usansoloko binakako duatloia. Esprint distantzian lehiatu zen eta Euskadiko txapelketa ere izan zen.

Alde batetik, sexu bereko binakako lehian, Ander Larrañaga eta Iker Etxeberria hamabostgarren sailkatu ziren eta Euskadiko hamahirugarren, 1h10'16''ko denbora lortuz helmugan. Bestalde, Jose Antonio Circujano eta Maider Oteiza modalitate mistoan lehiatu ziren eta hamalaugarren sailkatu ziren 1h19'16''ko denbora eginez. Euskadiko hamabigarren bikote mistorik onenak izan ziren.


 

miércoles, 12 de marzo de 2025

Añorgako duatloia

Joan den larunbatean ospatu zen Añorgan Gipuzkoako distantzia esprinteko txapelketa.Vanessak lehendabiziko postua lortu zuen emakumezkoen beterano 1 mailan eta ondorioz beterano 1 mailako sailkapen orokorra eta Gipuzkoako Txapelketa bereganatu zituen. Zorionak Vanessa! 🎉
🏅Vanessa Cerrajero (bet1)








jueves, 27 de febrero de 2025

Mungiako Duatloia




🟢⚪️⚫️
Joan den larunbatean eman genion hasiera 2025garren urteko Euskadiko Duatloi denboraldiari Mungian (Bizkaia). Bertan, bost taldekide izan genituen esprint distantziako duatloian lehian.

Vanessak lehendabiziko postua lortu zuen emakumezkoen beterano 1 mailan. Zorionak Vanessa! 🎉
🏅Vanessa Cerrajero

Taldeka, 11. amaitu genuen helmugaratutako 15 taldetatik.


#azkoitri #azkoitia #azpeitia #triatloi #duatloi #inisaautomation #txintxugozotegia #biele #sidenor #errotaundi #domusateknik
 

 

martes, 25 de febrero de 2025

2025 denboraldia martxan!


11 lizentziarekin hasi du sasoi berria Azkoitiko triatloi klubak, baina hemezortzira iristea espero du. Aurreko asteburuan Vianako duatloian aritu ziren kide batzuk eta gaur Mungian estreinatuko dira beste batzuk. Azkoitiko duatloiak ere badu data: maiatzaren 17an egingo dute.

Azkoitri martxan da berriro. Gaur, Euskadiko duatloi zirkuitua hasiko den egun berean, eta ohitura bihurtu den legez, Oteizaren zazpi frontoietan elkartu dira Azkoitiko triatloi eta duatloi klubeko kideak goizean, aurtengo taldea aurkezteko.

11 lizentziarekin ekingo dio Azkoitrik denboraldiari, baina "gutxienez" hemezortzi izatera iristea aurreikusten dute. Maialen Azpiazuk, esaterako, 2023-2024 denboraldian "maila oso ona eman" ondoren, Peñota Dental Alusigma taldera egin du jauzi.

Udarekin iritsiko diren triatloien aurretik, duatloi denboraldian buru-belarri ibiliko dira datozen hilabeteetan Azkoitriko kideak. Hain zuzen ere, gaur hasiko da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako duatloi zirkuitua, Mungian (Bizkaia), eta han lehiatuko dira Azkoitriko Iker Etxeberria debutaria, Ignacio Cruz Larrañaga, Ander Larrañaga, Vanessa Cerrajero eta Haritz Iturzaeta. Esprint distantziako duatloia izango da Mungiakoa: bost kilometro korrika, 20 bizikletan, eta berriro korrika bi kilometro eta erdi egin beharko dituzte kirolariek.

Gaur Mungian arituko direnetatik hiruk aurreko asteburuan estreinatu zuten denboraldia. Euskadiko Triatloi Federazioak antolatutako zirkuitutik kanpo, Vianako (Nafarroa) distantzia erdiko duatloian aritu ziren Larrañaga aita-semeak eta Etxeberria.

Duatloi denboraldiari hasiera Vianan


Azkoitrik joan den asteburuan hasi zuen duatloi denboraldia, Vianako Printzerrian (Nafarroa) jokatu zen distantzia erdiko duatloian parte hartuta. Etxeberria eta Larrañaga podiumera igo ziren.

Joan den igandean hasi zuen Azkoitri triatloi klubak 2025eko denboraldia, Vianako (Nafarroa) distantzia erdiko duatloia izan baitziren Ignacio Cruz Larrañaga eta Ander Larrañaga aita-semeak eta debut eguna zuen Iker Etxeberria.

Aurrena, 11 kilometro egin behar izan zituzten korrika, ondoren 44 kilometro bizikletan, eta azkenik, 6 kilometro berriro korrika. Iker Etxeberria eta Ignacio Cruz Larrañaga podiumera igo ziren, gainera. 23 urtez azpikoen mailan bigarren sailkatu zen Etxeberria, eta beteranoen hirugarren mailan hirugarren sailkatu zen Larrañaga.


domingo, 22 de diciembre de 2024

Gabon zoriontsuak pasa ditzazuela

 

Azkoitri Triatloi Kluba osatzen dugunon partez, 𝙜𝙖𝙗𝙤𝙣 𝙯𝙤𝙧𝙞𝙤𝙣𝙩𝙨𝙪𝙖𝙠 pasa ditzazuela. ②⓪②⑤ean ere, osasuna lagun, jarritako helburuak betetzea opa dizuegu💯

lunes, 16 de diciembre de 2024

Gipuzkoako duatloi eta triatloi txapelketako sari banaketa


Joan den ostiralean Gipuzkoako duatloi eta triatloi txapelketetako sari banaketa ekitaldia ospatu zen Donostiako Kirol Etxean. Bertan, hainbat taldekide izan dira sarituak


Duatloi esprinta (Zizurkil) 🏃🚴‍♂️🏃
🥉Vanessa Cerrajero Beterano 1 mailan
🥉Ignacio Cruz Larrañaga Beterano 2 mailan

Triatloi esprinta (Zumaia) 🏊‍♂️🚴‍♂️🏃‍♂️
🥈Vanessa Cerrajero Beterano 1 mailan
🥉Haritz Iturzaeta 23 urtez azpitik mailan

Triatloi Olinpikoa (Donostia) 🏊‍♂️🚴‍♂️🏃‍♂️
🥉Javier Eguiguren 23 urtez azpitik
🥈Aitor Sotil Beterano 1 mailan
🥉Alex Arrieta Beterano 1 mailan
🥈Jose Antonio Circujano Beterano 2 mailan

Zorionak taldekide guztiei!👏

jueves, 31 de octubre de 2024

Alex eta Jon, distantzia luzeko munduko triatloi txapelketan

Azkoitriko historiarako gure memorian hiltzatuta geratu den unea! Alex Arrieta eta Jon Albizuri joan den larunbatean distantzia luzeko munduko triatloi txapelketan izan ziren Konan (Hawai). Biak lasterketa bikaina burutu zuten, naiz eta maratoiko azkeneko zatian biak arazo fisikoekin ibili ziren. Lehendabizi 3,8 kilometro egin behar izan zituzten igeri, ondoren 180 kilometro bizikletan eta azkenik 42,2 kilometro korrikan.


Eskerrik asko Azkoitiko Udalari, emandako laguntzagaitik!💯













martes, 22 de octubre de 2024

Maialen Azpiazu bigarren Cascaisen bere adin mailan

Joan den larunbatean ospatu zen Cascaiseko (Portugal) distantzia erdiko Ironman frankiziako triatloia. Bertan Maialen Azpiazu taldekidea izan genuen lehian. 25-29 adin tarte mailan bigarren 🥈 izan zen helmugan eta sailkapen orokorrean hogeitabosgarren. Maila bikaina eman zuen Maialenek 💯

Zorionak eta segi horrela @maiazpiazu ! 👏



lunes, 7 de octubre de 2024

Asteburu oparoa Azkoitriko kideentzat

Asteburu oparoa Azkoitriko kideentzat. Atxeruetarrak larunbatean Durangoko mendi duatloian hartu zuten parte, errelebozkako modalitatean. Igandean aldiz, Gasteizko duatloian izan ziren banakako lehian.


Igandean Inhar Subinas eta Iker Carmona Zumaiako Flysch mendi lasterketan izan ziren.



Igandean, Donostiko maratoi erdian izan ziren Manex Larrañaga eta Aitor Beneitez.




Eta azkenik Asier Disdira Vieux Boucaun (Frantzia) izan zen distantzia erdiko triatloian lehiatzen. M3 mailan hirugarren izan zen,



 

lunes, 30 de septiembre de 2024

Zarauzko duatloi mistoa

Joan den llarunbatean ospatu zen Zarautzeko distantzia super esprinteko duatloi mixtoa. Triatloia izan behar zena, itsasoaren egoeragaitik duatloian bihurtu zen. Bertan Roman, Vanessa eta Aitor izan genituen duatloi herrikoi honetaz gozatzen
Eskerrik asko beste behin NikTri triatloi taldeari. Mimo haundiz 💯 prestatutako lasterketa. Segi horrela! 👏

📸 Festak.com eta ZarauzkoGuka








martes, 24 de septiembre de 2024

Zumaia eta Santander


Joan den igandean ospatu zen Zumaiako distantzia esprinteko (0,75-20-5km) triatloia. Bertan Haritz Iturzaeta, Vanessa Cerrajero eta Aitor Beneitzen izan genituen lehian. Gipuzkoako eta Euskadiko distantzia esprinteko triatloi txapelketa jokatu zen eta Vanessa Cerrajero bere adin mailan (40-49) bigarren postua 🥈 lortu zuen Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketan. Bestalde, Haritz Iturzaeta Gipuzkoako bigarren 🥈 izan zen 23 urtez azpitik mailan.

Eskerrik asko beste behin Zumaiako Triatloi Taldeari. Mimo haundiz 💯 prestatutako lasterketa, Segi horrela! 👏




Bestalde, Alex Arrieta Santanderreko distantzia erdiko triatloian (1,9-90-21km) izan genuen. Lasterketa bikaina egin zuen eta hamargarren postuan helmugaratu zen. Bere adin mailan (40-49) hirugarren sailkatu zen. Datorren Urriaren 26an Konan (Hawai) ospatuko den distantzia luzeko munduko triatloi txapelketarako ondo etorriko zaizkio kilometro hauek.