martes, 18 de marzo de 2014

Oñatiko Duatloia eta beste batzuk


Joan den Larunbat arratsaldean ospatu zen Oñatin Euskal Herriko zirkuituko bostgarren froga. Distantzia motzeko Gipuzkoako txapelketa zen eta bertan 5 taldekide izan genituen. Txanpaña eta Tertziorentzat 2014. urteko lehenengo duatloia.

Bitturi, Tertzio, Txanpaña, Pio eta Garate

Bitturik sekulako lasterketa egin zuen eta Ducasse (Frantseza) eta Ander Agirre (Antxintxika T.T.) ren atzetik amaitzea lortu zuen. Bestalde aipatzeko Mikel Garatek lorturiko 22. postua.




Taldekideen sailkapenak
3. Imanol Larrañaga "Bitturi" 1h55'24'' (Gipuzkoako Azpitxapeldun)
22. Mikel Garate Badiola 2h00'43''
61. Haritz Elorza "Txanpaña" 2h05'39''
78. Jokin Sudupe "Pio" 2h07'20''
188. Aitor Beneitez "Tertzio" 2h20'59''

Agirre, Ducasse eta Bitturi

Bitturi, Garate eta Txanpañaren denborei esker hirugarren amaitzea lortu genuen. Taldezka Gipuzkoako Azpitxapeldun.

SAILKAPEN OROKORRA
TALDEKAKO SAILKAPENA

GOIENAk duatloiari buruz egindako erreportai bikaina hemen ikusgai: http://goiena.net/debagoiena/1395146636950

Bestalde Ander Zubizarreta eta Egoitz Segurola Loiolako festetako Biatloian izan ziren. Ander Zubizarretan hirugarren postua lortu zuen.

3. Ander Zubizarreta 38'23''
6. Egoitz Segurola 41'01''




SAILKAPENAK
KRONIKA (UZTARRIA)

lunes, 10 de marzo de 2014

Basauriko duatloia eta Beasaineko 14km

Joan den Igandean Basauriko duatloi sprinta ospatu zen. Eguraldi paregabea Martxoa izateko eta taldeko parte hartzaileen artea, aurten taldera sartzen animatu zaigun Jone Garate Azkoitiarra.
 
Jone Garatek 23 urtez azpitiko mailan hirugarren amaitu zuen bere debutean. Lehengo urtean pare bat triatloi sprint egin zituen, baina duatloirik egin gabe zegoan. Lasterketa gogorra egin zitzaion hasieratik oso erritmo azkarrean irten bai ziren korrika, baina gustora. Animo eta segi horrel entrenatzen! Aiztitxo eta Otek berriz, 2014. urteko lehenengo duatloia zuten.
 
GIZONEZKOAK
16. Mikel Garate Badiola 1h09'36''
41. Garikoitz Uzkudun "Aiztitxo" 1h13'30''
104. Ion Oteiza "Ote" 1h20'36''
 
EMAKUMEZKOAK
20. Jone Garate 1h41'13''
 
Taldezka 9. postuan amaitu genuen eta 2014. urteko zirkuiturako puntuak biltzen jarraitzen dugu.
 
Mikel Garate da 2014. urteko zirkuituko lehendabiziko postuan aurkitzen den taldekidea. Laugarren da orain arte ospatutako lau duatloiak ospatu ondoren.
 
 
Bestalde Iñaki Elola eta Iñaki Gonzalez Beasaineko 14 kilometroko lasterketan izan genituen lehian. Biak ere oso lan ona egin zuten. Zorionak biei!
 
32. Iñaki Elola 52'20''
52. Iñaki Gonzalez 53'57''
 
 



viernes, 13 de diciembre de 2013

Azkoitiko kirolaririk onenarentzako Azkoitiko Triatloi Taldeak proposaturiko kirolariak

Datorren Abenduaren 20an urtero bezala Azkoitiko kirolaririk onenaren izendapena izango da udaletxeko areto nagusian. Aurtegoan ordea bi hautagai izango ditugu, aurreko urteetan ez bezala. Nahiz eta jende askok triatloia eta duatloia antzeko kirolak direla pentsa, bi kirol guztiz ezberdiñak dira, bai lasterketa egunean baita prestatzeko eran ere. Aurten distiplina bakoitzean goi mailan ibili diren bi herri kide izan ditugu eta horregaitik Azkoitiko Udalari proposamen bat luzatu genion: Ea posible zen alde batetik triatleta onena eta bestetik duatleta onenaren izendapenak egotea, eta egon den maila ikusirik aurtengoz baiezkoa eman digute.
 
Ezin aipatu gabe utzi Iñaki Loinaz eta Andoni Ibarbia. Iñaki Loinazek lehengo urtean bezala, goi mailan ibili da lehian, hainbat lasterketatan maila oso ona erakutsiz (2012an bera izendatu genuen triatleta onena bezala). Bestalde Andoni Ibarbia Ironcat-ean lorturiko 3. postuak argi uzten digu betiko maila onean jarraitzen duela. Ezin aipatu gabe geratu, baita ere hainbat taldekide urte osoan zehar orduak eta orduak pasatzen dituztenak lasterketak prestatzen. Zorionak guztioi eta segi horrela!
 

 
TRIATLETA ONENA – Rubén Almendro (Euskoman Triatloi Taldea)
- 4º (4h31´) Tri Iberman Ironman erdia  (1,9km - 100km - 21km)  (Txapeldun 30/34 adin tartean)
- 19º (4h17´) Terres del L´Ebreko Triatloia (3km - 90km – 20km)
- 11º (1h46´) Arbizuko Duatloia (8km – 32km – 4km) 
- 32º (4h10´) Zarauzko Duatloia (12km – 82km – 15km) 
- 13º (9h28´) Gasteizko Ironmana (3,8km – 180km – 42,2km) - (Txapeldun 30/34 adin tartea)
- 50º (9h16´) ICalellako Ironmana (Cpto.España) (3,8km – 180km – 42.2km) Espainiko Txapeldun (30/34 adin tartea)


Rubenen bloga: www.ametsenkaxa.blogspot.com


 


DUATLETA ONENA – Imanol Larrañaga “Bitturi” (Azkoitiko Triatloi Taldea)

- 1º (1h02’) Ermuko Duatloia (5km – 20km – 2,5km) - Euskal Herriko Txapeldun Sprint distantzian
- 3º (1h55’’) Azkoitiko Duatloia (10km – 40km – 5km) - Gipuzkoako 3. distantzia motzean
- 4º (1h01’) Mungiako Duatloia (5km – 20km – 2,5km)
- 4º (1h43’) Arbizuko Duatloia (8km – 32km – 4km)
- 6º (1h06’) Gernikako Duatloia (5km – 20km – 2,5km)
- 7º (1h01’) Eibarko Duatloia (5km – 20km – 2,5km) - Gipuzkoako 3. sprint distantzia
- 9º (57’03’’) Sopelanako Duatloia (5km – 20km – 2,5km)
- 12º (1h57’’) Oñatiko Duatloia (10km – 40km – 5km)
- Euskal Herriko duatloi zirkuituko 9. sailkatua (Oraindik ez da ofiziala)


Besteak:
1º (32’59’’) Ikaztegietako krossa (10km)
2º (33’09’’) Haroko Krossa (10km)
3º (33’58’’) Gasteizko Krossa (10km)
4º (33’17’’) Azkoitiko Krossa (10km)

jueves, 21 de noviembre de 2013

AZKOITIKO HITZAk Iñaki Loinazi eginiko elkarrizketa

 
Iñaki Loinaz (Azkoitia, 1991) triatletak Azkoitiko Triatloi Taldeko elastikoa utzi, eta Nafarroako Saltoki Trikideak taldekoa jantziko du hurrengo denboralditik aurrera. Txapelketa gehiagotan parte hartzeko aukera handiagoa izango duela adierazi dio UROLA KOSTAKO HITZA-ri, trialtoian trebatzen jarraitzeko gogoz baitago gaztea.
 
Zenbat denboralditan arituko zara Saltoki Trikidearekin?
Datorren denboraldian hasiko naiz, maiatza-apirila aldean. Triatloian fitxajeak ez dira beste kiroletan bezala egiten; ez dut ezer sinatu, eta ez dut epe zehatzik momentuz. Taldean parte hartzera gonbidatu ninduten, eta halaxe animatu nintzen.
 
 
 
Zertarako aukera emango dizu talde berriarekin ibiltzeak?
Euskal Herritik kanpora lehiatzeko eta txapelketa berrietara joateko aukera handiagoa izango dut. Hego Euskal Herrian 13 txapelketa inguru izaten dira, eta orain arte neuk ordaindu behar izan ditut hemengo nahiz kanpoko probetako gastu guztiak. Talde berriarekin, ordea, gastuaren zati bat hark ordainduko du, taldekideek kanpoko txapelketetan parte hartzea errazago izan dezaten, eta beraz, emaitzak ere hobeak lor ditzaten. Gazteez osatutako taldetxo bat sortu nahi dute orain, distantzia motzean lehiakorragoak izateko. Ni distantzia motzetan hobeto aritzen naiz, eta horregatik deitu zidaten.
 
Zure ibilbidean jauzia izango al da?
Baietz uste dut. Orain arte zortzi txapelketetara mugatzen zen nire denboraldia, baina orain kanpora joateko eta jende berria ezagutzeko aukera izango dut. Aurpegi berak ikustea ohikoa zen orain arte, baina orain ez dut uste hasierako postuetan ibiliko naizenik. Sailkapenaren arabera txapelketa jakin batzuetan hartu ahal izango dugu parte; Espainiakoan, esaterako. Ikusi beharra dago oraindik, baina taldekakoan proba horretara iristeko esperantza dut.
 
 

 Saltoki Trikidea taldea, oro har, sendoa da. Iaz taldekako Espainiako Duatloi Txapelketa irabazi zuen, esaterako. Triatloian baino maila hobea dute taldekideek duatloian. Batez ere pertsona helduek osatzen dute taldea; gazte askorik ez dago, eta horregatik interesatu dira gugan.
 
Noiz hasi zinen triatloian?
Duela hiru urte probatu egin duen, eta duela bi serio eutsi nion. Aurtengoa bigarren denboraldia izan da, eta orain hirugarrengoa hasi naiz prestatzen. Ea ondo irteten zaidan.
 
 
Pixkanaka-pixkanaka zure lekua topatu duzu, ezta?
Bai. Aurretik igerilaria nintzen, eta zentzu horretan abantaila izan dut. Distantzi motzeko probetan igerian lehenengo postuetan ibiltzeak asko laguntzen du. Lehenengo urtean asko kostatzen zitzaidan bizikletan taldea jarraitzea; ondo gogoan dut. Ez nintzen aurrean egoten. Aurten lortu dut bizikletan ondo ibiltzea. Korrika ere uste baino hobeto moldatu izan naiz.
 
Datorren denboraldirako helbururik jarri al diozu zure buruari?
Helburua orain arte egindakoa mantentzea da. Horrez gain, Euskadiko Triatloi Txapelketa proba batean jokatzen da, baina horretarako aurretik puntuazioa lortu behar da. EAEn egiten diren zortzi probetatik gutxienez bostetan parte hartu behar da puntuazioa lortzeko, eta puntu gehienak lortzen dituenak irabazten du liga hori. 23 urtez azpiko mailan hirugarren geratu nintzen iaz. Aurtengo behin betiko sailkapen orokorra oraindik ez dakigu, baina, uste dut maila horretan bigarren geratu naizela, eta orokorrean hiru edo laugarren egin dut. Datorren denboraldia azkena izango da maila horretan lehiatuko naizena, eta lehenengo postua lortzea da nire asmoa. Horrez gain, esperientzia berri gisa Espainiako txapelketa probatzea, eta ahal dudan guztia ikastea da nire nahia.
 
Azkoitiko triatloi taldea uzteak pena emango al dizu?
Azken urteetan lan handia egin da taldea osatzeko, eta giro oso ona daukagu guztion artean. Alde horretatik, pena handia ematen dit.
 
 
Ane Olaizolaren elkarrizketa
 

martes, 24 de septiembre de 2013

Elola IronMan finisherrrrr!!

 
Iñaki Elola joan den Irailaren 14an San Joan de Luz-eko IronMan distantziako IronBaskean izan genuen. Bere lehenengo esperientzia zen distantzia honetan eta sekulako lasterketa egin zuen. Hona hemen bere kronikatxoa:
 
"Nahiz eta 7:15en abittu giñenen eune oaindik guztiz argittu gabe eon, igeriketako irteera oso erosoa izan huan: 180 partaide eta hain karrera luzea izanda, zertako burrukan ibili… Aurreneko buelta nahiko ondo, eta bigarrena hobeto, ze behin eune ondo zabalduta boiak errezago ikustettuan. Uretatik ateatakon, transizio luzea boxeseta. Igeriketa + boxesetako korrikaldie: 1h10’ eta 80. partziala. Nik uste igeri metron batzuk falta ziela."
 
"Bizikletane bi buelta hituan, eta buelta bakoietzen, aurreneko 12 km inguru zelaiek eta hortik aurrea dena gora ta behera, eta tarten repetxo motz eta oso goorren bate bai. Aurreneko buelta, nere ustetan, nahiko lasai ein nin, baño bigarrena hasi ta 130. Km ingurun kontuatu ninduan ya hanketan etzeola txispaik, eta korrika duhin xamar ein nahi banun pixkat lasaiago jun berko nula. Hortik eta bizikleta utzi arte, jan eta ean ondo, eta aldapa gora tokatze zan bakoitzen, ahalik eta indar gutxina gastatzea. Jende gutxi atea izana igeriako mesede izan zan bezela, bizikletako zenbait tartetan oso bakarrik aurkitu gintuan, eta indarrak sobran ez izateaz aparte, erreferentzik ez eukitzek etzin asko launtzen, bateze buruako. Bizikletan denea 6h28’ eta 70. partziala. Luzea (183 km pasatxo) eta gorra!!!"
 
"Korrika berriz 4 buelta. Korrika hasi  ta konturatu ninduan km batzuk nahiko itxuran itteko gai izango nitzela, baño “batzuk” zenbat izango zien jakittea falta huan… 3. itzulin izan nin bajualdi bat, baino orokorren nahiko ondo heutsi nioan. Azkeneko itzulin sartzeako ikusi nin, pixkat espabilatuz geo, 11h30’tik jeistea bazeola, eta hoixe izan huan azken helburue. 2 km falta ziela ikusi nin hoi lortuko nula ta hortik helmuga falta zana lasai eta gozatuz ein nin. Azkeneko metrotan etxekok agurtu, ta helmuga. Korrika: 3h40’ eta 22. partziala."
 
Helmugan 35. 11h26’14”ko denborarekin 146tik.
 
Lasterketako esperientziarekin oso gustura geratu omen zen eta ondorengo egunetako errekuperazioa nolakoa izan zuen ikusita oraindik eta gusturago! jeje
 
ZORIONAK!!!!
 





 

lunes, 9 de septiembre de 2013

Zumaiako Triatloia: Denboraldi amaiera



Joan den Larunbatean Zumaiko Triatloi Sprintean Azkoitiko Triatloi Taldeak 2013. denboraldi amaiera ospatu zuen. 15 taldekide izan ziren irteera gunean. 3ko 5 talde egin genituen eta hiruen denborak gehituz hiru talde onenei garaikurra eman genien. Bestalde bakarko sailkapen bat ere egin genuen. Ondoren guztiok afaltzera eta ondoren juergatxo bat bota genuen. Giro paregabea!

Taldezka
1.- Aiztitxo-Edu-Txartxa 4h05'25''
2.- Ebro-Tertzio-Palu 4h05'26'' (Segundu bakar batera!!)
3.- Pepe-Gari-Andoni 4h07'27''
4.- Akerra-Pio-Egoitz 4h09'34''
5.- Koldo-Ote-Xegu 4h09'37''

Bakarka
1.- Aiztitxo
2.- Andoni
3.- Ote

Sailkapenak: www.triatloi.org




Talde irabazlea (Aiztitxoren parte Txapaña lehendakaria garaikurra jasotzen)


lunes, 2 de septiembre de 2013

Garikoitz Alberdirekin solasaldian


 
 
Zer dela eta hasi ziñen duatloiak/triatloiak egiten?
Urtero jartze zoat nere buruei meta bat eo helburu bat ta lengo urtin Quebranta ein ta geo maratoie ein ondoren ,aurtengoako azkoitiko duatloie eittie jarri nitxoan nere burui helburu.Nere lankide ta lagun dan Bitturiri komentau nitxoan ta arek hori einber banun taldin sartzeko esantzian ta holaxe izen uan.
 
Aurretik beste kirolik egin al duzu? Zein?
Bai 18 bat urtekin hasi nitxian deportie eitten sarri sarri ta beti mendire ,ordun mendi martxak eitte nitxian,gero mendi lasterketak,tartin baitte herri kiroletan e txingatan beste pare bat urtin bai geo bizliletan quebranta hiru urtien einez ta aurten ba duatlo ta triatloiek.
 
Zein izan zen lehenengo triatloia? Zer moduzko esperientzia?
Bermeon lenengo triatloie,oso nebioso jun nitxian ta nobatada latza ein nian igeri aurrin kolokau nitxian ta tope hasi, ondorioz ba hasi orduko arnasa bueltau ezinde ta alde danetatik golpik artzen uretan oso geizki bestela gustoa.
 
Zein da 2013ko helburu nagusia?
2013 helburua azkoitiko duatloie eittie ta triatlomat eittie uan baine denborikin helburuk aldatzen jun dittuk azkenin bost duatlo ta bost triatlo ein ditxiat momentuz,tartin ironman erdixe ta Ironmana.
 
Ironman Finisher
 
Zein dira epe motzean dituzun helburuak?
len jarri diaten bezela helburu nausixek bukau dittuk ,Iraillin Zumaiko Triatloie gozau ta geo auskalo baine momentuz listo.
 
Zer da triatloiak egiteak dakartzan alde positiboak eta negatiboak? 
Positibue: Kriston jende jator ta ona ezautu detela taldin sartute ta daukeun ambiente earra
triatloie beorí deporte bezela, ze hiru deporte nola dien entrenatzekore eztek ain astune geatzen
Negatibue: Asko entrenau berdek geo gustoa ibiltzeko ta lesixuk problema bat dittuk
 
Animatuko al zenuke jende triatloietan parte hartzera?
Bai danak animauko nitxian.