miércoles, 9 de noviembre de 2022
Deba, Soraluze-Bergara eta Ikaztegieta
jueves, 3 de noviembre de 2022
70.3 IRONMAN Munduko Triatloi Txapelketa Utah-n (AEB)
Maxixatzenek eginiko erreportaia hemen
jueves, 29 de septiembre de 2022
Lazkao, Bilbo eta Biscarrosse
Uda ondoren berriro ere gogor ekin dio eta sekulako maila eman zuen. 6. postuan helmugaratu zen maila handiko lehiakideekin aritu ostean.
Segi horrela Julen, gauza handiak datoz eta!!
Beraien adin tartean 6. eta 7. izan ziren hurrenez hurren. Emaitza ederrak, bai horixe!
Hurrengoaren bila mutilak!
Lazkaoko herri krosean aritu zitzaigun atzoko argazkian ikusten den bezela gustura zen gure taldeko emakumezko kapitaina!
Aupa Vane!
jueves, 22 de septiembre de 2022
Santanderreko Triatloia
Joan den astebukaeran ospatu zen Santanderren (Kantabria), distantzia olinpikoko triatloia. bertan izan genituen Naiara Perez eta Andoni Ibarbia.
jueves, 15 de septiembre de 2022
Donibane Lohizuneko Triatloia
Joan den irailaren 10ean ospatu ziren Donibane Lohizunen, distantzia ezberdinetako hainbat triatloi. Aitzol Agirregomezkorta distantzia olinpikoan lehiatu zen eta Jose Antonio Circujano berriz distantzia erdian. Aipatzekoa Joxeren bigarren postua bere adin mugan.
lunes, 12 de septiembre de 2022
Zumaian egun historikoa!
Maialen Azpiazu, Naiara Perez eta Vanessa Cerrajerok, Azkoitri Triatloi Klubeko historiarako egun gogoangarri bat sinatu zuten joan den larunbatean Zumaiako triatloi sprintean. Azkoitri Triatloi Klubak, lehendabiziko aldiz, emakumezkoen taldekako sailkapenean puntuatzea lortu zuen (hiru emakumek amaitu behar dute lasterketa). Puntuatzeaz gain, hirugarren postu bikain bat lortu zuten. Zorionak neskak!
Beste hainbat taldekide ere izan ziren lehian. Aipatzekoa Haritz Iturzaeta gaztearen 20. postua sailkapen orokorrean. Junior mailan hirugarren postua eskuratu zuen.
Desiree Odriozola Super Sprint distantzian lehiatu zen.
Taldeka, esan bezala emakumeak hirugarren postua lortu zuten eta gizonezkoen taldeak berriz, zazpigarren postua.
Eskerrik asko eta zorionak Zumaiako Triatloi Taldeari!
miércoles, 7 de septiembre de 2022
Fromista eta Sestao
Bestalde, joan den abuztuaren 27an Asier Oiarzabal Fromistan (Palentzia) lehiatu zen distantzia ertaineko triatloian.
Sailkapena












































