martes, 25 de febrero de 2025

2025 denboraldia martxan!


11 lizentziarekin hasi du sasoi berria Azkoitiko triatloi klubak, baina hemezortzira iristea espero du. Aurreko asteburuan Vianako duatloian aritu ziren kide batzuk eta gaur Mungian estreinatuko dira beste batzuk. Azkoitiko duatloiak ere badu data: maiatzaren 17an egingo dute.

Azkoitri martxan da berriro. Gaur, Euskadiko duatloi zirkuitua hasiko den egun berean, eta ohitura bihurtu den legez, Oteizaren zazpi frontoietan elkartu dira Azkoitiko triatloi eta duatloi klubeko kideak goizean, aurtengo taldea aurkezteko.

11 lizentziarekin ekingo dio Azkoitrik denboraldiari, baina "gutxienez" hemezortzi izatera iristea aurreikusten dute. Maialen Azpiazuk, esaterako, 2023-2024 denboraldian "maila oso ona eman" ondoren, Peñota Dental Alusigma taldera egin du jauzi.

Udarekin iritsiko diren triatloien aurretik, duatloi denboraldian buru-belarri ibiliko dira datozen hilabeteetan Azkoitriko kideak. Hain zuzen ere, gaur hasiko da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako duatloi zirkuitua, Mungian (Bizkaia), eta han lehiatuko dira Azkoitriko Iker Etxeberria debutaria, Ignacio Cruz Larrañaga, Ander Larrañaga, Vanessa Cerrajero eta Haritz Iturzaeta. Esprint distantziako duatloia izango da Mungiakoa: bost kilometro korrika, 20 bizikletan, eta berriro korrika bi kilometro eta erdi egin beharko dituzte kirolariek.

Gaur Mungian arituko direnetatik hiruk aurreko asteburuan estreinatu zuten denboraldia. Euskadiko Triatloi Federazioak antolatutako zirkuitutik kanpo, Vianako (Nafarroa) distantzia erdiko duatloian aritu ziren Larrañaga aita-semeak eta Etxeberria.

Duatloi denboraldiari hasiera Vianan


Azkoitrik joan den asteburuan hasi zuen duatloi denboraldia, Vianako Printzerrian (Nafarroa) jokatu zen distantzia erdiko duatloian parte hartuta. Etxeberria eta Larrañaga podiumera igo ziren.

Joan den igandean hasi zuen Azkoitri triatloi klubak 2025eko denboraldia, Vianako (Nafarroa) distantzia erdiko duatloia izan baitziren Ignacio Cruz Larrañaga eta Ander Larrañaga aita-semeak eta debut eguna zuen Iker Etxeberria.

Aurrena, 11 kilometro egin behar izan zituzten korrika, ondoren 44 kilometro bizikletan, eta azkenik, 6 kilometro berriro korrika. Iker Etxeberria eta Ignacio Cruz Larrañaga podiumera igo ziren, gainera. 23 urtez azpikoen mailan bigarren sailkatu zen Etxeberria, eta beteranoen hirugarren mailan hirugarren sailkatu zen Larrañaga.


domingo, 22 de diciembre de 2024

Gabon zoriontsuak pasa ditzazuela

 

Azkoitri Triatloi Kluba osatzen dugunon partez, 𝙜𝙖𝙗𝙤𝙣 𝙯𝙤𝙧𝙞𝙤𝙣𝙩𝙨𝙪𝙖𝙠 pasa ditzazuela. ②⓪②⑤ean ere, osasuna lagun, jarritako helburuak betetzea opa dizuegu💯

lunes, 16 de diciembre de 2024

Gipuzkoako duatloi eta triatloi txapelketako sari banaketa


Joan den ostiralean Gipuzkoako duatloi eta triatloi txapelketetako sari banaketa ekitaldia ospatu zen Donostiako Kirol Etxean. Bertan, hainbat taldekide izan dira sarituak


Duatloi esprinta (Zizurkil) 🏃🚴‍♂️🏃
🥉Vanessa Cerrajero Beterano 1 mailan
🥉Ignacio Cruz Larrañaga Beterano 2 mailan

Triatloi esprinta (Zumaia) 🏊‍♂️🚴‍♂️🏃‍♂️
🥈Vanessa Cerrajero Beterano 1 mailan
🥉Haritz Iturzaeta 23 urtez azpitik mailan

Triatloi Olinpikoa (Donostia) 🏊‍♂️🚴‍♂️🏃‍♂️
🥉Javier Eguiguren 23 urtez azpitik
🥈Aitor Sotil Beterano 1 mailan
🥉Alex Arrieta Beterano 1 mailan
🥈Jose Antonio Circujano Beterano 2 mailan

Zorionak taldekide guztiei!👏

jueves, 31 de octubre de 2024

Alex eta Jon, distantzia luzeko munduko triatloi txapelketan

Azkoitriko historiarako gure memorian hiltzatuta geratu den unea! Alex Arrieta eta Jon Albizuri joan den larunbatean distantzia luzeko munduko triatloi txapelketan izan ziren Konan (Hawai). Biak lasterketa bikaina burutu zuten, naiz eta maratoiko azkeneko zatian biak arazo fisikoekin ibili ziren. Lehendabizi 3,8 kilometro egin behar izan zituzten igeri, ondoren 180 kilometro bizikletan eta azkenik 42,2 kilometro korrikan.


Eskerrik asko Azkoitiko Udalari, emandako laguntzagaitik!💯













martes, 22 de octubre de 2024

Maialen Azpiazu bigarren Cascaisen bere adin mailan

Joan den larunbatean ospatu zen Cascaiseko (Portugal) distantzia erdiko Ironman frankiziako triatloia. Bertan Maialen Azpiazu taldekidea izan genuen lehian. 25-29 adin tarte mailan bigarren 🥈 izan zen helmugan eta sailkapen orokorrean hogeitabosgarren. Maila bikaina eman zuen Maialenek 💯

Zorionak eta segi horrela @maiazpiazu ! 👏



lunes, 7 de octubre de 2024

Asteburu oparoa Azkoitriko kideentzat

Asteburu oparoa Azkoitriko kideentzat. Atxeruetarrak larunbatean Durangoko mendi duatloian hartu zuten parte, errelebozkako modalitatean. Igandean aldiz, Gasteizko duatloian izan ziren banakako lehian.


Igandean Inhar Subinas eta Iker Carmona Zumaiako Flysch mendi lasterketan izan ziren.



Igandean, Donostiko maratoi erdian izan ziren Manex Larrañaga eta Aitor Beneitez.




Eta azkenik Asier Disdira Vieux Boucaun (Frantzia) izan zen distantzia erdiko triatloian lehiatzen. M3 mailan hirugarren izan zen,