SAILKAPENA
lunes, 13 de agosto de 2012
Triatlon de Castro Urdiales!
SAILKAPENA
martes, 7 de agosto de 2012
Iruñeako Triatloia!
Joan den Igandean ospatu zen Iruñeako Triatloi Olimpikoa eta bertan izan genuen Aritz Elorza taldekidea. Calellako IronManerako prestakuntza bezala artu zuen triatloi hau eta 20. postuan amaitzea lortu zuen.
Eta eguna amaitzeko "triple carpado con tirabuzon" bertako pistinetan!
Argazkiak: Ruben Almendro
miércoles, 1 de agosto de 2012
Deboraldi bukaera
Joan den Astelehenean ospatu genuen denboraldi bukaerako eguna. Hainbat taldekide oporretan zegoen eta 11 taldekide bildu giñen bertan (Garate eta Txartxa ere izan ziren). Lehendabizi goizeko 09:30tan Aittolara igoera egin genuen. Bitturi txapeldun!
Ondoren 10:30tan Otarren hamarretakoa egin genuen indarrak berritzeko.
Azkenik Azpeitiara joan giñen Kirurin bazkaltzera eta ondoren Saninazio festaz gozatzera.
viernes, 27 de julio de 2012
Eduardo Sudupe Finisher!
Joan den astean Errioxan ospatutako "El Rasillo" triatloi sprintean izan genuen aurten taldera batu zaigun Eduardo Sudupe. 1h23'54''ko denbora behar izan zuen ibilbidea amaitzeko eta 101. postuan amaitu zuen 143tik.
Igeriketan sentitu zen ondoen 66. postuan irten zelarik uretatik. Korrika aldiz, ibilbide gora beheratsua omen zen eta pixka bat gogorra egin zitzaion. Oso gustura hala ere. Hurrengo urtean inguruko duatloi eta triatloietan gozatzera irteteko asmoz.
ARGAZKI GEHIAGO
INFO GEHIAGO
Ea ba taldean ditugun hainbat duatleta hurrengo urtean animatzen diren triatloietan ere parte hartzen.
martes, 24 de julio de 2012
"Aiztitxo" garaile Getariko Biatloiean
Aiztitxo behean ezkerrean
Ia 80 lagunek hartu dute parte Getariako XI. Salbatore Biatloian. Ohiko moduan, kirolariek 550 metro igerian eta 3,5 kilometro korrika osatu behar izan dituzte, Malkorbe hondartzatik irten eta herriko frontoian helmugaratuz.
Aurten, Garikoitz Uzkudun Azkoitiko Triatloi Taldeko taldekidea (17:35,31) eta Nerea Murua zarauztarra (20:04,51) izan dira garaile. Lehen getariarrak, berriz, Josu Iribar (18:44,45) eta Usoa Irigoien (23:46,62) izan dira, eta beteranoetan bizkorrenak, berriz, Asier de la Torre (17:43,20) eta Begoña Urbitarte (22:38,11) zarauztarrak.
lunes, 23 de julio de 2012
I. Azkoiti - Azpeiti erronka
Azkoitiar lasterkariak eta txirrindulariek irabazi dute azpeitiar kirolarien kontrako erronka. Azkoitiarrrek 47:12 denboran egin zuten proba eta azpeitiarrek 47:47an. Joan den larunbatean jokatu zen kirol proba.
miércoles, 18 de julio de 2012
I. Azkoitia-Azpeitia erronka
Larunbat honetan Azkoitiko kaleetan ospatuko den I. Azkoitia-Azpeitia erronkan lau taldekide izango ditugu lehian. Azkoitiko taldean, Garate, Bitturi eta Pio, eta Azpeitiko taldean berriz Aiztitxo. Ea ba nolako giroa sortzen duen erronka honen gure herriko kaleetan.
Etiquetas:
Besteak
Ubicación:
Calle de Nagusia, 80, 20720 Azkoitia, España
Suscribirse a:
Entradas (Atom)















.jpg)