domingo, 9 de junio de 2013

"Tertzio"rekin solasaldia

“Tertzio” orain dela hiru urte Azkoitiko Triatloi Taldean sartu eta duatloiak eta triatloiak egiten hasi zen. Lehendabizi duatloiak probatu zituen eta ondoren triatloiak. Ea ba zer duen esateko honako galdera hauei....

-Nolatan hasi ziñen duatloiak eta triatloiak egiten?
Txikitan Azkoitiko Duatloia ikusi nuen eta egia esan ez nuen horrelako frogak egiten zirelaren berririk. Triatloiarena zer esanik ez! Egunen batean Azkoitiko Duatloia egin behar nuela sartu zitzaidan buruan. Triatloiarena berriz burutik pasatu ere ez zitzaidan egiten igerian justu justu egiten bai nuen. Orain dela 3 urte bizi guztian praktikatu dudan futbola alde batera utzi, Azkoitiko Triatloi Taldean sartu eta korrika eta bizikletan orduak sartzen hasi nintzen. Bigarren urtean berriz igeriari ekin nion.

-Zein izan zen lehenengo duatloia?
16 urterekin egin nuen Azkoitiko Duatloia. 2003an. Anaitasunan nenbillen jokatzen Kadete mailan eta astebukaerako partidua ez zenez Duatloiko egun berberean, izena eman eta parte hartzea erabaki nuen. Bizikletan ez nintzen ibiltzen, baina aste batzuk lehenago buelta pare bat eman Zumarraga aldera eta aitaren bizikletarekin aurkeztu nintzen. Oso lasterketa ona egin nuen 110. postuan amaituz eta 3. Juniorra izan nintzen bigarrengoarekiko 2 segundura. Jakin izan banu esprintatu egingo nion jejeje



- Eta lehenengo triatloia?
2011. urtean egin nuen lehenengo triatloia. Donostiko triatloi olinpikoan izan zen. Lehendabizi 1.500m igeritan, ondoren 40 bizikletan eta azkenik 10 km korrika. Igerian 10 bat kilometro entrenatuta aurkeztu nintzen eta banekien igeritan behintzat azkena ez banintz azkenetan irtengo nintzela eta halaxe izan zen, atzetik 10-20 bat lagun edo. Bizikletan Igeldoko igoera oso gogorra egin zitzaidan eta korrikako 10 kilometroak zer esanik ez. Ondarretako hondartzan dagoen termometroak 38ºC markatzen zituen! Lasterketa amaitu nuen eta sekulako satisfazioa.

-Zer moduzko esperientziak izan ziren?
Esperientzia zoragarriak biak, baina triatloikoa are handiagoa izan zen. Edozein duatloi edo triatloi amaitzeak sekulako satisfazioa zorrarazten dit. Gero eta froga luzeagoa, satisfazio haundiagoa sentitzen dut nire buruarengan.

-Sakrifiziorik eskatzen al du kirol honek? Alde onak eta alde txarrak.
Azken fiñean kirola egitea gustoko dut, baina froga gero eta luzeagoa prestatzen egon, gero eta denbora gehiago dedikatu behar diozu entrenatzeari eta honek beste gauzak egiteko denbora kentzen dizu noski. Astean 5-6 aldiz entrenatzen dut eta batzuetan asteko egun guztietan ere entrenatu izan dut.

-Zein da epe motzera duzun helburu garrantzitsuena?
Uztailaren 28an Gasteizeko Iron Man frogan hartu behar dut parte. Mundu honetan sartu nintzenean argi neuken egunen batean distantzia luzeko froga hau egin behar nuela. Lehenengo urtean duatloiak egin nituen, bigarrenean duatloi eta triatloiak eta hirugarren urtean Iron Mana tokatzen zen. Aurten gainera Gasteizekoa antolatu dute eta etxetik oso gertu dagoenez ez zegoen aitzakirik parte ez hartzeko.

-Animatuko al zenuke jende duatloi zein triatloietan parte hartzera?
Dudarik gabe!

Zarautzeko Duatloia

Atzo ospatu zen Zarautzeko Triatloia. Marmokak zirela eta, igeriketako ibilbidea kendu eta froga duatloia izatera pasa zen (9-82-14). Hainbat taldekide izan genituen lehian eta guztiek ere oso postu onak lortu zituzten. Denak, froga amaitu zutenen erdiak baino lehenago helmugaratu ziren. Zorionak guztiei eta ea hurrengo urtean triatloia behar bezala egiteko moduan diren.





martes, 4 de junio de 2013

Ondarruko triatloi olinpikoa

Joan den Larunbatean hamar taldekide izan genituen Ondarruko triatloi olinpikoa egiten. Iñaki Loinazen lehenengo sub23tik segundu gutxira helmugaratu zen. Txanpañak oso triatloia ona egin zuen 16. postuan helmugaratuz. Andoni Ibarbiak Tarragonako IronCat-aren ondoreneko lehehgo triatloia zuen. Akerra, Xegu eta Tertziok Zarautzeko aste honetako triatloirako azkeneko testa zuten. Paluk aurtengo helburu duen Donostiko Onditz triatloirako azkeneko testa. Garik hurrengo astean duen Aritzalekuko IronMan erdirako azkeneko testa. Koldok triatloiak egiteko irrikaz aurten berriz ere triatloiak egiten hasi da. Pepe bere Loiolako kasta erakutsiz.

Taldezka? Aspaldian Federazioko web orrian ez dira ari sailkapenik jartzen.

Zorionak guztiei eta segi gogor entrenatzen!

SAILKAPENA
10 1:55:37 IÑAKI LOINAZ GARATE
16 1:58:22 HARITZ ELORZA LASA
40 2:02:38 ANDONI IBARBIA AIZPURU
61 2:05:04 HARKAITZ ARRUTI EIZAGIRRE
82 2:07:33 MIKEL ALBISU ARRIETA
135 2:12:34 GARIKOITZ ALBERDI GOITIA
145 2:13:53 IKER SEGUROLA USBIAGA
173 2:17:12 AITOR BENEITEZ SAGARZAZU
234 2:25:25 KOLDO LARRAÑAGA AZPILLAGA
262 2:28:30 JOSE LUIS GARATE GARATE


sábado, 1 de junio de 2013

II. Azkoitia-Azpeitia erronka

01:00.05 denboran burutu dute proba azpeitiarrek. Lau lagunen artean bizikletan 20 kilometro eta lasterka 10 kilometro egitea, alegia. Azkoitiarrek minutu bat eta 24 segundo gehiago behar izan dute ibilbide bera egiteko: 01:01:29. Bizikletan parekatu samar ibili dira bi herrietako kirolariak, eta korrikako proban egon da aldea, minutu ingurukoa. Giro polita sortu du probak Azkoitiko erdigunean, eta antolatzaileak gustura azaldu dira horregatik. Gainera, helburua bete dutela azaldu dute: “Herrian giroa sortzea eta pike sanoa mantentzea zen gure asmoa, eta pozik gaude. Tabernariek eskatuta antolatu dugu, eta hurrengo urtean ere berriz egingo dugu”.

Azpeitiarren taldea hauek osatu dute: Xabier Salegi Otzaka-k eta Gorka Agirrek (bizikletan) eta Xabat Manzisidorrek eta Xabier Lasa Laxa-k (korrika). Azkoitikoa, berriz, Patxi Mendizabalek eta Imanol Larrañaga Bitturi-k (korrika) eta Arkaitz Arakistainek eta Jokin Sudupe Pio-k.

Info: Azkoitiko Hitza


Laida Beristainek eginiko bideoa

miércoles, 15 de mayo de 2013

II. Azkoitia - Azpeitia ERRONKA

Maiatzak 25ean, arratsaldeko 18:00tan II. Azkoitia-Azpeitia erronka ospatuko da Azkoitiko kaleetan. Aurten ibilbide ia guztia herrian zehar izango da. Herri bakoitzetik bi korrikalari eta bi txirrindulari izango ditugu, korrikalariak 2 bira eman beharko dizkiotelarik ibilbideari eta ziklistak berriz 4. Lehengo urtean Azkoitiarrek irabazi zuten, aurten Azpeitiarrek irabaziko ote dute? Informazio gehiago hemen:


Ironcat eta Debako triatloiak


Joan den larunbat goizean Debako sprint distantziako triatloia ospatu zen. Bost taldekide izan genituen lehian. Aipatzekoa Iñaki Lonazen 7. postua sailkapen orokorrean eta 2. 23 urtez azpitiko mailan. Euskal Herriko Txapelketa zenez Iñaki Loinaz Euskal Herriko 23 urtez azpitiko mailan, sprint distantziako azpitxapeldun bihurtu zitzaigun. Zorionak guztioi!

7 1:21:51 IÑAKI LOINAZ GARATE
75 1:29:24 HARKAITZ ARRUTI EIZAGIRRE
78 1:29:30 MIKEL ALBISU ARRIETA
138 1:32:53 GARIKOITZ ALBERDI GOITIA
186 1:36:15 IBAN URBIETA CAMPOS
298 1:49:54 JAVIER ALBERDI ARANGUREN
 
Argazki gehiago: www.festak.com
 
 
Andoni Ibarbia taldekideak L'Ampollako (Tarragona) IronCat-ean hirugarren izan da 9h 01' 40''-ko denborarekin. Andonik ironman distantziako froga hau bi aldiz irabazia du (2008-2009). Benetan sekulakoa berriz ere Andonik egindakoa. ZORIONAK!!
 
 
 
 
 

miércoles, 8 de mayo de 2013

Bermeoko eta Senpereko triatloiak


Joan den larunbatean Bermeon ospatu zen 2013. denboraldiko lehenengo triatloia. Urtero bezala sprint distantzia (0,750 – 28 – 5) izan zen eta 450 parte hartzaile izan zituen. Zortzi taldekide izan genituen lehian. Aipatzekoa Iñaki Loinazen seigarren postua, irabazlearengandik 59 segundura helmugaratu zen. Bestalde Julian Olanok eta Garikoitz Alberdik lehenengo triatloia burutu zuten. Zorionak guztiei!

  6 - 1:10:54 IÑAKI LOINAZ GARATE
 33 -1:14:45 HARITZ ELORZA LASA
 62 - 1:17:10 ION OTEIZA GERETA
129 - 1:21:31 MIKEL ALBISU ARRIETA
188 - 1:24:45 GARIKOITZ ALBERDI GOITIA
209 - 1:25:38 IBAN URBIETA CAMPOS
243 - 1:28:16 JULIAN OLANO IRIARTE
260 - 1:29:14 JOSE LUIS GARATE GARATE

  



Igandean Senperen distantzia olinpikoko (1,5 – 40 – 10) triatloia ospatu zen. Bertan lau taldekide izan genituen, Aitzol Apalantzarentzat lehenengo triatloia zelarik. Sekulako triatloi giroa zegoan, astebukaera osoan zehar hainbat triatloi bai zeuden distantzia ezberdiñetan eta taldezka.

 94 - 2:18:31 HARKAITZ ARRUTI
124 - 2:21:59 AITZOL APALANTZA
149 - 2:25:00 AITZOL AGIRREGOMEZKORTA
202 - 2:34:02 AITOR BENEITEZ SAGARZAZU