jueves, 8 de marzo de 2012

Azkoitiko XIII. Duatloia

Azkoitiko duatloia 2009 (EITB)

Laister izango duzue hemen ikusgai
Azkoitiko XIII. Duatloia-ri
buruzko informazioa.

lunes, 5 de marzo de 2012

Eibarko XXI.Duatloia & Beasaingo II. Herri Lasterketa


Joan den Larunbatean ospatu zen Eibarko bertako XXI. Duatloia. Orain arte ospatutako zirkuituko hiru frogetan bezala, hau ere sprint distantziakoa ze (5km-25km-2,5km). Zazpi taldekide joan giñen ahalik eta banakako sailkapenik politena egiteko asmoz eta baita taldezka ere. Giroa egia esan ezin hobea zen!


Taldeka 4. postuan amaitu genuen aurkeztu ziren 21 taldeetatik.

Sailkapenak



Iñakik 23 urtez azpiko mailan 3. postuan amaitu zuen


Bestalde Iñaki Elola Beasaingo II. Herri Lasterketan izan zen Igandean 14 kilometroko ibilbidea osatzeko asmoz. 125. postuan amaitu zuen 1h00'20''ko denborarekin.

Iñaki 804. dorsalarekin


Azkenik Loiolako Loiolatxo elkartean taldearen 20. urteurrena dela eta afaria egin genuen gaur egungo taldekideak zein urteetan taldekide izan direnekin.












Taldearen sorkuntzan lanean izan zirenei oroigarri bat egin genien eta Gasento Oñederrak jaso zuen guztien izenean. Afal ondoren Jokin Pio Taldekideak bertso bana bota zien afariko chef bezala eduki genuen Jose Luis Garateri eta taldeko sorkuntzan lanean aritu zireneei.


"Eibar aldetik etorri gera pixkat ahulduta edo
ta Jose Luisek afari ona prestatua digu gero
aldez aurretik nahiz ta guztiok hori genuen espero
ohitura honi eutsi behar zaio ahal bada urtero
ziur berriro baietz etorri horrela afaldu eskero"

"Begira jarriz hogei urteko ibilbide luzeari
lehengo jendeak taldean alde egin zuen ugari
orain giroa polita dago ez al da hori nabari
oroigarria hartu zazue egindako lanan sari
guk jarraipena eman diou zuek asitakoari"

domingo, 26 de febrero de 2012

Mungiako Duatloia & Zumaiako Lasterketa

Joan den Larunbatean ospatu zen Mungiako IV. Duatloi Sprinta (5-21-2,5). Bertan sei taldekide izan ziren ahal zuten dena emateko asmoz eta egia izan ez ziren emaitza txarrak lortu, zegoen maila kontutan hartuta. Taldeka 4. postuan amaitu genuen.

13. Imanol Larrañaga "Bitturi" 0h57'19''
17. Jokin Sudupe "Pio" 0h57'46''
19. Mikel Garate "Garate" 0h58'11''
39. Garikoitz Uzkudun "Aiztitxo" 0h59'18''
129. Iker Segurola "Xegu" 1h04'13''
143. Aitor Beneitez "Tertzio" 1h05'23''


Garate
 
 Pio ta Aiztitxo
 Tertzio
 Tertzio
 Bitturi, Garate ta Pio
Duatloia amaitu ondoren (Argazkilaria A.Umerez)

Bestalde beste bi taldekidek Zumaiako XVIII. Herri Lasteketan parte hartu zuten lasterketan 10 kilometroko ibilbidea egiteko.

65. Iñaki Gonzalez 0h38'32''
147. Iñaki Elola 0h41'57''

domingo, 19 de febrero de 2012

Sopelanako duatloiean bigarren!

Atzo ospatu zen Sopelanako duatloia. Bertan bost taldekide izan genituen eta taldeka 2. postuan amaitu genuen Lagunak Saltoki Trikideak taldearen atzetik.





13. 1h:00':23'' Imanol Larrañaga "Bitturi"
24. 1h:02':18''Jokin Sudupe "Pio"
25. 1h:02':20''Jon Garate "Garate"
66. 1h:05':32''Jagoba Korta
109. 1h:09':41''Aitor Beneitez "Tertzio"



Argi eta garbi dago aurtengo denboraldia taldezka zerbait polita egiteko taldea osatu dugula. Ea ba zelan joaten diren hurrengo duatloiak eta Azkoitira garaikurren bat ekartzeko moduan garen.


Azpimarratzekoa emakumezkoetan Nerea Etxeberria Azpeitiarrak irabazi zuela.



Aipatzekoa Jokin Sudupe "Pio"ren Euskal Nafar zirkuituko momentuko 11. postua!


Euskal Nafar zirkuituko sailkapena honela geratzen da: Sailkapena

Argazki gehiago


lunes, 13 de febrero de 2012

2012. urteko lehenengo duatloia

Joan den Igandean ospatu zen Barakaldon 2012. urteko Euskal Zirkuituko lehenengo duatloia. Bertan Azkoitiko T.T.ko Jokin Pio eta Jagoba Korta izan genituen lehian. 


SAILKAPENA


27. Jokin Sudupe 0:59:08
75. Jagoba Korta 1:04:34


Barakaldoko duatloiaren ondoren hona hemen Euskal Zirkuituaren sailkapena.





jueves, 9 de febrero de 2012

2012. denboraldiko lizentziak


Momentuz hauek dira 2012. du/tri denboraldian Euskadiko Triatloi Federazioan lizentzia egin dutenak eta taldeko parte direnak:

Iñaki Loinaz
Imanol Larrañana "Bitturi"
Haritz Elorza "Txanpa"
Jokin Sudupe "Pio"
Aitor Beneitez "Tertzio"
Aritz Uranga "Ebro"
Iñaki Gonzalez
Jordi Arzalluz
Jose Luis Garate "Pepe"
Iñaki Larramendi "Larramendi"
Jabier Alberdi 
Eduardo Sudupe "Edu"
Ander Zubizarreta
Aitzol Agirregomezkorta "Txartxa"
Iker Segurola "Xegu"
Jagoba Korta
Garikoitz Uzkudun "Aiztitxo"
Iñaki Elola
Ion Oteiza "Ote"

Aurten 19 taldekideetatik 7  berri izango ditugu Azkoitiko Triatloi Taldeko elastikoa defendatzen Euskal Herriko zein atzerriko frogetan.


LAISTER IZANGO DUZUTE IKUSGAI  2012. URTEKO TALDEKO  ARGAZIA EKIPAZIO BERRIEKIN


sábado, 14 de enero de 2012

NOR GARA atala

Nor gara atalean taldearen historiaren inguruko informazioa eta argazkiak biltzen asi gara.